Eskolaz kanpoko jarduerak Stem bokazioak bultzatzeko
Bizilabe ekimenak, Elhuyar Zientziak eta tokiko erakundeek sortuak, euskal gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea du helburu. Horretarako, proiektu sortzaileak garatzen dira, gazteen interesa piztu eta ikasketen hautaketan eragin dezaten, batez ere emakumeengan.
- 62
Hain zuzen ere, DBHko 3. eta 4. mailako 574 gazteri egindako "Tolosaldeko Stem diagnostikoaren" emaitzek agerian uzten dute:
-Mutilek zientzia, teknologia eta informatikarekiko interes handiagoa izatea, eta lanbide horietan lan egiteko gaitasun handiagoa adieraztea (% 45, eta nesken % 26).
-Mutilen erdiak Stem profilak aukeratuko lituzke (% 51), pisu txikiagoa izanik nesken artean (% 23).
-Bi taldeentzat, oztopo nagusiak exijentzia eta zailtasuna eta ikaskuntza-prozesu luzea izatea dira.