Atzealdea Gertu dago First Lego League-ren 11. edizioa, erreferentziazko STEAM hezkuntza programa

Gertu dago First Lego League-ren 11. edizioa, erreferentziazko STEAM hezkuntza programa

Berriki, First Lego League Euskadi-ren 11. edizioa aurkeztu zen, STEAM hezkuntzan erreferentzia den programa. Bere helburua eskola-ikasleak ikerkuntzara gerturaraztea eta hauen artean karrera zientifiko-teknologikoekiko interesa piztea da.

-ren irudia
 Gertu dago First Lego League-ren 11. edizioa, erreferentziazko STEAM hezkuntza programa

Programan EAE osoko 2.000 ikasleek hartuko dute parte sei hilabeteetan zehar, eta 2020ko otsailak 8an amaituko da. Egun horretan finala ospatuko da, eta berritasun gisa, hiru egoitzetan egingo da aldi beran (Deusto-Bilbao, Donostia eta Arrasate).

Finalaren egunean, 126 taldek euren soluzioak aurkeztuko dituzte aurtengo erronkari (“City Shaper”) lehiaketaren hiru esparruetan: berrikuntza proiektua, robot jokoa eta baloreak. Zentzu honetan, erronka ingurune hiritar jasangarria eraikitzeko soluzio berritzaileak sortzea izango da, bertan lan egin eta bizitzeko, horretarako egungo erremintak eta teknologia erabiliz.