Atzealdea Gipuzkoak sendotu egin du ikasten eta ikasiko duten helduen oinarria

Gipuzkoak sendotu egin du ikasten eta ikasiko duten helduen oinarria

Gipuzkoako helduek (25-74 urte) bizialdi osoko ikaskuntzako jardueretan izan duten parte-hartzeari buruzko 2022ko balantzeak honako hau erakusten du:

-ren irudia
 Gipuzkoak sendotu egin du ikasten eta ikasiko duten helduen oinarria

-Pertsonen % 39,2k ikasi du, eta gizonen partaidetza (% 40,6) zertxobait handiagoa da (% 37,7; emakumeak). Beraz, sendotu egiten da Gipuzkoako hamar pertsona heldutik lauk ikasten duela (urtero).

-Hala ere, parte-hartze hori beheranzkoa da adinarekin, baina gora egiten du lortutako ikasketa-mailarekin.

-Ikasteko motibazio profesionala: lan egiten duten pertsonek, ez-aktiboek (erretiratuak, etab.) baino gehiago ikasten dute.

-Ikasten jarraitzeko igurikimenak egindako ikaskuntza-tasaren antzekoak dira: helduen % 42,5ek adierazi du datorren urtean ikasiko duela.

“Gipuzkoan bizitza osoko ikaskuntzaren funtsezko adierazleak” izeneko dokumentuan jasotako emaitzak, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Saila (GFA).