Atzealdea Gipuzkoako biztanleen ia erdiek lanbide-heziketa edo goi-mailako ikasketak dituzte

Gipuzkoako biztanleen ia erdiek lanbide-heziketa edo goi-mailako ikasketak dituzte

Gipuzkoan ikasleak ez diren 10 urte eta gehiagoko pertsonen % 47,2k ikasketa espezializatuak egin ditu (profesionalak edo unibertsitatekoak).

-ren irudia
 Gipuzkoako biztanleen ia erdiek lanbide-heziketa edo goi-mailako ikasketak dituzte
-Donostialdeak arinki gainditzen du lurraldeko ratioa (% 49,1), unibertsitate-prestakuntza duen taldeak pisu handiagoa baitu (% 28,3).
-Debagoienak ere gainditu egiten du erregistro hori (% 47,9), LHren penetrazio handiagoarekin (% 24,7).
-Beste eskualdeetan ikasketa espezializatuak dituzten pertsonen ratioa % 44,1 (Goierri) eta % 46,5 (Urola Kosta) artekoa da. Gainera, Debabarrenan, Tolosaldean eta Goierrin LHk du pisurik handiena.
-Eskualde guztietan, titulazioa generoaren arabera bereizita dago: gizonen artean Lanbide Heziketak pisu handiagoa du, eta emakumeen artean, berriz, unibertsitate-hezkuntza nabarmentzen da.