Atzealdea Ikasi eta -batez ere- ikasi nahi izatea, bizitza osoan zehar

Ikasi eta -batez ere- ikasi nahi izatea, bizitza osoan zehar

Skills Outlook 2021 (ELGA) bizitza osoko ikaskuntzaren eta parte-hartze hori sustatzera bideratutako politika publikoen panoramika eskaintzen du.

-ren irudia
 Ikasi eta -batez ere- ikasi nahi izatea, bizitza osoan zehar

Ikastea da kontua, baina, batez ere, -haurtzarotik- ikaskuntzarekiko jarrera aktiboak garatzea ("ikasi nahi izatea").

Hori da bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari ekiteko oinarria, pertsonek une bakoitzean behar dituzten gaitasunak eta trebetasunak izan ditzaten. Gainera,

- Bereziki sustatu behar da kualifikazio txikiagoa duten pertsona helduek ikaskuntzan duten parte hartzea (haien enplegagarritasuna hobetzea).

- Eta teknologia erabiltzea ikaskuntzarako sarbide inklusiboa errazteko, desberdintasunak eta/edo arrakala digitala gaindituz.