Atzealdea Jardunbide egokiak (AEB): lan- orientazioa errazteko lanbideen gida

Jardunbide egokiak (AEB): lan- orientazioa errazteko lanbideen gida

Occupational Outlook Handbook AEB-tako 800 okupazio-profil baino gehiago biltzen dituen gida bat da, eta eskatzen den prestakuntza, eginkizunak eta zereginak, lan-baldintzak eta diru-sarrerak eta enpleguaren aukerak jasotzen ditu.

-ren irudia
 Jardunbide egokiak (AEB): lan- orientazioa errazteko lanbideen gida

Informazio osoa eta eguneratua eskaintzen du, ikasleentzat eta irakasleentzat erabilgarria dena, eta, batez ere, orientaziorako –zer ikasi–. Gainera, enplegagarritasuna hobetzeko tresna bat da, bai lan bila dabiltzan pertsonentzat, bai giza baliabideetako profesionalentzat.

1949tik argitaratzen da eta bi urtean behin eguneratu. 2012tik, online formatuan eskaintzen da.