Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa

Mugikortasuna, Turismoa <br/>eta Lurralde Antolaketa

Mugikortasuna, Turismoa
eta Lurralde Antolaketa

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Departamentua

Mugikortasuneko Zuzendaritza Nagusiak helburu hauek ditu: mugikortasun jasangarria, garraio publikoaren erabilera eta intermodalitatea sustatzea. Kohesioa indartzen du; eta, ondorioz, aukera-berdintasuna. Horrez gain, hiriarteko autobus-zerbitzua optimizatzearen eta modernizatzearen alde lan egiten dugu, gutxieneko kalitate-estandarrak ezarriz eta Lurraldebusen bezeroentzako informazio eta arreta zerbitzu integrala sortuz. Era berean, Foru Sareko garraiobideak sustatzea dugu helburu, lurraldearen komunikaziorako eta loturarako funtsezko elementu jasangarria baita.

Bestalde, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren jardun eremuan lurraldearen antolaketa eta kohesioa sartzen dira, eta Pasaiako badia pixkanaka berroneratzea lortzeko konpromisoa. Hirigintzari dagokionez, hirigintza-plangintza eta lurralde-informazioa sustatzeko eta gainbegiratzeko helburua dugu. Lurraldea sustatzeaz eta lurzorua eta ondarea kudeatzeaz ere arduratzen gara; halaber, Foru Aldundiaren eraikinen eraikuntzaz, birgaitzeaz eta kudeaketa teknikoaz.

Turismo Zuzendaritzaren asmoa da Gipuzkoa erreferente turistiko bihurtzea Euskadin, sortzen zaizkigun erronkei aurre egiteko eta turismo-eredu erresiliente, moderno eta lehiakor bat sortzeko politiken, ekintzen eta lidergo partekatuaren bidez. Turismo-eredu jasangarri eta orekatu bat, enplegua sortuko duena eta herrialdeko ekonomian eragin positiboa izango duena.

Azahara Domínguez

Azahara Domínguez

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatua

Irunen jaio nintzen 1990ean. Soziologian graduatua naiz eta Irakasleen Prestakuntzako masterra dut. Nire jardun-eremu nagusien artean daude garraio publikoa hobetzea, eskualde guztietan haren erabilera eta lurralde barruko eta kanpoko konektibitatea bultzatzea, karbonorik gabeko garraio-eredu baterantz aurrera eginez. Lurralde-antolamendua eta kohesioa indartzea eta hobetzea, hirigintza-plangintza eta lurralde-informazioa gainbegiratzea. Gipuzkoa turismo-erreferente gisa kokatzea Euskadin, turismo-eredu iraunkor eta orekatua ezarriz.

Azahara Domínguez sinadura

Zuzendaritzak


Fernando Prieto

Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua da gure lurraldeko mugikortasuna antolatzea eta planifikatzea, garraio publikoari lehentasuna emanez.


Libe Otegui

Turismo zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua gure lurraldean turismoa sustatzea da.


Lore Suárez

Lurralde Antolaketako zuzendaria

Zuzendaritza honek hainbat helburu nagusi ditu; lurraldearen antolakuntza eta kohesioa, hirigintza planen sustapen eta gainbegiratzea, lurraldearen sustapena, lurzoruaren kudeaketa eta Aldundiaren ondare higiezinaren kudeaketa.

Eduki publikatzailea

Departamentuko aktualitatea

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak genero-hirigintzarako laguntzak handitu ditu, eta lehen aldiz hiri-lanak ...

2026/04/16

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak genero-hirigintzarako laguntzak handitu ditu, eta lehen aldiz hiri-lanak egitea finantzatuko du

Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, dirulaguntzaren aurrekontu osoaren % 30 arte genero-ikuspegia hirigintza-plangintzan txertatzeko azterlanak eta bestelako dokumentuak idaztetik eratorritako gastuetarako izango da, eta aurrekontu osoaren % 70, berriz, espazio publikoan genero-ikuspegia duten hiri-jarduketak gauzatzetik eratorritako gastuetarako.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak lau hitzaldi antolatu di...

2026/04/15

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak lau hitzaldi antolatu dituzte lurralde-ereduari eta haren etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko

Gipuzkoako hainbat herritan egingo diren saio hauetan, gaur egungo gaiak jorratuko dira, hala nola Auditz Akular eremuan aurreikusitako hiri-plangintza, auzoen berroneratzea, Pasaiako portua eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPN).

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Astigarraga-Donostia (BU14) linea zuzen berriaren ordua aurreratu du, osp...

2026/03/31

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Astigarraga-Donostia (BU14) linea zuzen berriaren ordua aurreratu du, ospitaleko langileak txanda-aldaketara irits daitezen

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, apirilaren 13an martxan jarriko den linea berriak 7: 30ean, 14:30ean eta 21:30ean 7: 15ean, 14:15ean eta 21:25ean aurreratuko ditu irteerak, ospitaleko zenbait langilek egindako eskaerari erantzunez