GGA siglak Gidarien Gaitasun Agiriari dagozkio.

Ziurtagiri bat da, zeinaren bidez egiaztatzen baita gidari profesional jakin batzuek Europar Batasunean nahitaezkoa den prestakuntza berrirako eskatzen diren ikastaroak eta azterketak gainditu dituztela.

Ziurtagiriarekin batera, GGA agiria kualifikazio profesionalaren txartel baten bidez adierazten da

Txartelaren aurrealdea

Txartelaren atzealdea

Hobetzea errepideko garraioaren jardueraren kalitatea, segurtasuna (trafikoarena eta gidariena) eta zerbitzua.

Foru Aldundiak emango dio hasierako prestakuntzako edo, bestela, etengabeko prestakuntzako azterketa gainditu duen ikasle bakoitzari hori frogatzen duen txartela.

Txartelaren indarraldia 5 urtekoa izango da gehienez. Gidari batek etengabeko prestakuntzako ikastaro oso bat gainditu duela egiaztatzen duen bakoitzean, Aldundiak, egiaztatu ondoren haren gidatzeko baimena indarrean dagoela, beste txartel bat emango dio, aurrekoa ordeztuko duena, eta zeinaren gehienezko baliagarritasun epea bost urtekoa izango baita, prestakuntzako nahitaezko 35 orduak amaitu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Gidariaren Gaitasun Agiria izatera behartuta dauden gidariek ibilgailuan eraman behar dute beren kualifikazio profesionalaren txartela gidatzen ari direnean. 

Txartela honela eskatu beharko da:

Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren egoitza elektronikoa. Gestión de la formación de los conductores profesionales (CAP) | Sede Electrónica

Jarraibideak

Salbuespenezko kasuetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztea onartu ahal izango da. Egoitza elektronikoa - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia

Agiriak jasotzeko baimena

TXARTELA EMATEKO BEHARREZKO AGIRIAK

  1. Indarrean dagoen NAren kopia edo hura berritzen izatearen frogagiria edo, bestela, atzerritar-identitate txartela.
  2. Indarrean dagoen gidatzeko baimena.
  3. GGA txartela eskaeraren inprimakia.
  4. Tasaren ordainketa: Ordainketa gutunean sartu
  5. Galeragatik edo lapurtzeagatik kopia bat eskatu behar baduzu, agintaritza eskudunaren aurrean egindako salaketaren kopia aurkeztu behar duzu.

1 - AIZren ordez NANa jarri ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik gidabaimena aldatu izana.

2 - Gidabaimena NANarekin aldatuta dagoenean, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren GGA aplikazioaren bidez eskatu ahal izango da aldaketa, "Ikasleen datuak aldatzea" espedientearen bidez.

Espedienteari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

  • Eskaera
  • AIZ
  • NAN
  • Poliziaren, Atzerritarren eta Mugen Zuzendaritza Nagusiaren konkordantzia-ziurtagiria.

Tasari dagokion laukian "salbuetsita" idatzi behar da, eta interesdunaren NANa gehitu, ez baitago tasarik izapide horretarako. Adibidea: SALBUETSITAXXXXXXXXX

3 - REATean txartelaren datuek NANa dutela egiaztatu ondoren, beste espediente bat hasi beharko duzu txartel berria lortzeko. Horretarako, interesdunaren egoeraren arabera, "Txartelaren kopia" edo "Txartela jaulkitzea" espedientea hasi beharko duzu, eta honako hau erantsi:

4 - Txartela jasotzeko prest dagoenean abisatuko da. AIZ duen txartela itzuli beharko da NANa duen txartela jasotzera etortzerakoan.

  1. 284/2021 Errege-Dekretua, apirilaren 20koa, errepideko garraioa egiten duten zenbait ibilgailuren gidarien hasierako prestakuntza eta haien etengabeko prestakuntza arautzekoa.
  2. FOM/2607/2010 Agindua, urriaren 1ekoa, errepideko garraiorako bideratutako ibilgailu jakin batzuen gidariei hasierako kualifikazio eta etengabeko prestakuntza ikastaroak ematen dizkien prestatzaileek bete beharreko baldintzak ezartzekoa