Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Irungo Bidasoa Institutuko hartzaile geodesikoa berritu du, Gipuzkoako GNSS Sarearen 20. urteurrenean
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, bere departamentuak aparatu berri bat erosi du, Estatu Batuetako GPS eta Errusiako Glonass sateliteen konstelazioen seinaleak kudeatzeaz gain, Europako Galileo eta Txinako Beidu konstelazioak gehitzen dituena, lan topografikoak "izugarri erraztuz”.
