Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
Azpiegiturak
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

60
Amute auzoko eta Amutaldeko sahiesbidearen proiektuak jada jendaurrean, Bidasoaldeko Plan Integrala aurrera egiten ari da Hondarribian

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Igor Enparan Hondarribiko alkateak azken egitasmoen garapena eta aurreikusitako beste esku-hartze batzuk aztertu dituzte, erakundeen arteko koordinazioa indartuz.

Abaltzisketako zeharbidea eraberritu eta trafikoa baretzeko neurriak hartzeko lanei ekingo die astelehenean Foru Aldundiak

2026/05/08

Azpiegiturak

Bi hilabeteko epea izango dute lanek. Galtzada berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira horrela oinezkoen irisgarritasuna ere hobetuz

Azahara Domínguez diputatuak GO07 lineak, Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin eta alderantziz lotzen dituenak, lehen urtea ia 365.200 bidaiarekin eta egunero 1.000 bidaiarekin itxi duela ospatu du

2026/05/07

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak azaldu du bidaien % 46,9 Donostiatik egin direla, eta gainerako % 53,1 Goierritik eta Urola Garaitik atera direla.

2026/05/05

Azpiegiturak

Lanak udazken honetan egingo dira, eta bide sarearen segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea ahalbidetuko dute

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak E78 linearen zerbitzua igandetik ostegunera luzatuko du, Irungo eta Hondarribiko langileak lanetik ateratzean etxera itzultzea ziurtatzeko

2026/05/05

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, "Bidasoaldeko ostalaritzako langileek egindako eskaerari erantzunez, E78 lineak (Hondarribia>Irun) igandetik ostegunera ere zerbitzua izan dezan egingo dugu. Irteerak 23:15ean, 23:45ean eta 00:15ean izango dira Irunerako noranzkoan, eta 23:30ean, 00:00etan eta 00:30ean Hondarribirako noranzkoan. Hobekuntza hori maiatzaren 17an, igandean, sartuko da indarrean.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak indarkeria sexisten aurkako bere lehen protokoloa aurkeztu du, Lurraldebusen ingurune seguruak bermatzeko helburuarekin

2026/04/29

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, protokoloak prebentzio-neurriak ezartzen ditu, salaketako eta jarduketako mekanismo seguru eta konfidentzialetarako sarbidea ikusarazten eta errazten du, langileen gaitasuna indartzen du erantzun egokia bermatzeko, eta biktimak babesteko eta laguntzeko neurri zehatzak jasotzen ditu.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Gurutze Gorriarekin lankidetzan ari da, gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonek MUGI sistemara sarbidea izan dezaten laguntzeko

2026/04/21

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak MUGI txartel anonimoen erosketa eta karga diruz laguntzen du, eta gero erakundeak artatzen dituzten pertsonen artean banatzen ditu.

2026/04/15

Azpiegiturak

Bidegik 14,9 milioi euro inbertituko ditu 2026an eta 2027an, AP-8, AP-1 eta AP-636 autobideen eta GI-20 errepidearen zirkulazio baldintzak hobetu eta mantentze lanak gauzatzeko

Tolosan, Amarotzeko eta Usabalgo biribilguneen arteko bidegorri tartea osatuko du Aldundiak

2026/04/14

Azpiegiturak

Diputatuen Kontseiluak bultzada eman die Tolosan bidegorri tarte berri bat egiteko eta Amasa eta Villabona artean oinezkoentzako bide seguru berria eraikitzeko proiektu banari

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Astigarraga-Donostia (BU14) linea zuzen berriaren ordua aurreratu du, ospitaleko langileak txanda-aldaketara irits daitezen

2026/03/31

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, apirilaren 13an martxan jarriko den linea berriak 7: 30ean, 14:30ean eta 21:30ean 7: 15ean, 14:15ean eta 21:25ean aurreratuko ditu irteerak, ospitaleko zenbait langilek egindako eskaerari erantzunez

Azahara Domínguez diputatuak Astigarraga Donostiako ospitale- eta unibertsitate-eremuarekin lotuko duen Lurraldebuseko linea berria apirilaren 13an martxan jarriko dela iragarri du

2026/03/26

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, BU14 Astigarraga > Donostia Unibertsitatea (Ospitaleetatik) izenarekin ibiliko den linea berriak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduroko maiztasunarekin: Astigarragatik 07:30etik 21:30era, eta Donostiatik 08:00etatik 22:00etara. Ibilbideak zazpi geraleku izango ditu bi noranzkoetan, eta 25 minutu inguruan osatuko da, trafikoaren arabera.

Aldundiak amaitu ditu Berrobiko zeharbidean   segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak

2026/03/26

Azpiegiturak

Esku-hartzeak trafikoa baretzeko neurriak jarri ditu, oinezkoen mugikortasuna erraztu du eta errepidea herrigunean modu seguruagoan integratu du

Zarautz-Ekialdeko ordainlekuan bide berritu berri bat ireki dute

2026/03/16

Azpiegiturak

Estazio hori osorik eraberritzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Kobratzeko eta igarotzeko teknologia arinagoa eta modernoagoa ari dira instalatzen

Mugaren bi aldeetako 90 ikaslek bertatik bertara ezagutzen dute emakumeek industrian duten lidergoa, Aspegi, Atelier Lanberri eta Aldundiaren arteko lankidetzari esker

Emakumélan ekimenak, Ideiak foru programaren barruan, industria arloko emakume erreferenteak hurbildu ditu Gipuzkoako eta Iparraldeko gazteengana. Bihar Hendaian “Nesken Errugbi Eguna” ospatuko da, 2025eko edizioan hautatutako proiektuetatik sortutako beste jarduera bat

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Cáritasekin lankidetzan jarduten du gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonek MUGI sistemara sarbidea izan dezaten errazteko

2026/03/12

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez MUGI txartel anonimoak erostea eta kargatzea finantzatzen da; ondoren, Cáritasek kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.

Azahara Domínguez diputatuak Urola Garaiko Lanbide Eskola bisitatu du, eta azpimarratu du Gipuzkoako mugikortasunak dituen erronka handiei erantzuteko ezinbestekoa dela profesional kualifikatuak izatea

2026/03/11

Mugikortasuna

Zentroak, Zumarragan kokatuta dagoenak, Karrozeriako Erdi Mailako ziklo bat, Automozioaren Goi Mailako ziklo bat eta ibilgailuen mantentze-lanekin lotutako Lanbidek diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen ditu.

Lurraldebuseko autobusek txartel morea jaulkiko dute Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

2026/03/07

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, martxoaren 8tik aurrera eta hainbat egunez, Lurraldebusen emakidetan jaulkitzen diren paperezko txartelak moreak izango dira, emakume guztiei omenaldia egiteko.

Astigarraga Donostiako ospitale eta unibertsitate eremuarekin lotuko duen linea berria martxan jartzea onartu du Foru Gobernuaren Kontseiluak

2026/03/03

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Lurraldebuseko zerbitzu berri hau datozen asteetan gauzatuko da.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko E22 linearen ordutegia egokitu du, erabiltzaileen beharretara egokitzeko

2026/03/03

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera, hilak 9, Hondarribia eta Araso industrialdea lotzen dituen linea, 10 minutu aurreratuko da Hondarribitik goizeko lehen orduan, eta 7: 25ean irtengo da, eta ez 7: 35ean.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak berriro hobetu du Lurraldebuseko zerbitzua Elgeta eta Bergara artean, sei espedizio berri gehituz

2026/02/28

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, jakinarazi du datorren martxoaren 9tik, astelehena, aurrera DG20E lineak (Bergara > Elgeta, eskaripekoa) bi espedizio berri izango dituela Elgetatik 10:00etan eta 11:00etan, eta beste lau kontrako noranzkoan: 8:00etan, 9:30ean, 10:30ean eta 18:00etan. Gainera, Bergaratik 15:30ean irteten den zerbitzua hamar minutu aurreratuko da (15:20an), Bergaran ikasten duten gazteek etxera arinago eta erosoago itzuli ahal izan dezaten, itxaronaldia murriztuz.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusek Zaldibian duen zerbitzua hobetuko du, Ordizian ikasten ari diren gazteek institututik itzultzeko erraztasun gehiago izan ditzaten

2026/02/25

Mugikortasuna

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik, martxoaren 2tik aurrera, GO01 lineak (Zegama>Zaldbibia) geldialdi bat egingo du 15:30ean Ordizian, ikasle horiek Zaldibiara itzuli ahal izateko.

Lurraldebusek bere historiako urterik onena bezala itxi du 2025a, lehen aldiz 30 milioi bidaiaren muga gaindituz

2026/02/20

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 2025ean 31,2 milioi bidaia izan ziren, aurreko urtean baino 2,4 milioi gehiago, eta erabilerak gora egin zuen Gipuzkoako eskualde guztietan.

Aldundiak Azken Portuko biribilgunearen proiektua lizitatu du, lanei aurten ekiteko aurreikuspenarekin

Konexio berriak mugikortasuna hobetuko du Artiga pasealekuaren inguruan, eta funtzionaltasuna emango dio etorkizuneko Arbes-Oinaurreko AP-8aren lotune osoari

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak autobus berriak erabiltzen hasi da DG21E linean (Leintz Gatzaga > Eskoriatza > Arrasate)

2026/02/17

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, ibilbide hau Avanzaren flotan sartutako autobus berriekin ematen hasi da, eta horrela Leintz Gatzagako erabiltzaileek helarazitako eskaera bati erantzun zaio. Autobus handiagoak dira, hamar metrotik hamabi metrora igaro baitira; edukiera bikoitza baino handiagoa dute (41 bidaiaritik 87ra), eta eserleku kopurua nabarmen handitu da, aurreko modeloetako 29 eserlekuetatik egungo 46 eserlekura.

Mugikortasuneko,  Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua autobus artikulatuak erabiltzen hasi da BU12 eta BU13 lineetan, linea horien erabiltzaile kopuruari erantzuten jarraitzeko

2026/02/13

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, behin Hernaniko Udalak departamentuak 2024an eskatutako obra amaituta, autobus horiek linea horien ohiko ibilbidea egin ahal dute.

Abaltzisketako zeharbidean hobekuntza eta konponketa lanak egingo ditu Aldundiak

2026/02/11

Azpiegiturak

Galtzada konpondu eta berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira.

Aldundiak AP-8arekin lotune bat eraikiko du Galarretan (Hernani), trafikoa arindu eta Donostialdeko loturak hobetuko dituena

2026/02/10

Azpiegiturak

Konexio berriak Miramonerako eta Hernanirako sarbideak erraztuko ditu, GI-20 errepidea, Ospitaleetarako igoera eta Errekalde-Galarreta errepidea deskargatuko ditu, eta ingurune osoaren segurtasuna eta arintasuna hobetuko ditu.

Azahara Domínguez diputatuak Avanza enpresa bisitatu du, non 18 autobus berritu diren azken asteetan

2026/02/09

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak Debagoienan lan egiten duen eta ibilbide luzeko zerbitzuak ematen dituen enpresa horrek Arrasaten dituen instalazioak bisitatu ditu, eta gogorarazi du, legegintzaldiaren hasieratik, flotaren % 74 berritu dela.

Zarauzko eta Oiartzungo ordainlekuek hainbat bide berritu eta teknologia berriaz hornituak ireki dituzte gaur

2026/02/09

Azpiegiturak

Bidegi 7,5 milioiko inbertsioa egiten ari da bi ordainleku horiek berritzeko, kobrantza estazioetan zerbitzua errazten eta hobetzen duen teknologiarekin

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak DG05 linea indartu du (Eibar>Eskoriatza>Gasteiz) erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko

2026/02/06

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Eibartik 12:15ean ateratzen den espedizioa indartu egiten da Arrasateko Zalduspe geltokitik aurrera, Arrasaten edo Aretxabaletan autobus titularra betetzen dela antzematen bada.

2026/02/06

Azpiegiturak

Usurbil, Orio, Zestoa eta Donostiako errepideetako tarteetan jardungo da urteko bigarren seihilekoan.

Teknologia berrien bidez Eskoriatzako ordainlekuaren erabilera erraztuko eta arinduko duten lanak udaberrian hasiko dira

2026/02/05

Azpiegiturak

1,2 milioi euroko inbertsioaren helburua da ordainketak erraztea, itxaronaldiak murriztea eta erabilera digital berrietara egokitzea, zerbitzu malguagoa eta eraginkorragoa bermatuz.

2026/02/05

Azpiegiturak

Aldi berean, Lanbarrenerainoko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen lanek aurrera jarraitzen dute. Tarte hori Lintzirineraino luzatuko da hurrengo fase batean, inguruko bizilagunen eta langileen joan-etorri segurua bermatzeko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua SOS Arrazakeriarekin elkarlanean ari da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonek MUGI sisteman sartzeko aukera izan dezaten

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez, MUGI txartel anonimoak erosi eta kargatzea finantzatzen da, eta, ondoren, SOS Arrazakeriak kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.

Tolosa eta Alegia arteko bidegorria guztiz erabilgarri egongo da bihar, osteguna

2026/01/28

Azpiegiturak

Bide-zatia segurtasun-berme guztiekin irekiko da berriro, bidea egonkortzeko eta indartzeko lanak amaitu ondoren.

Aldundiak Debagoieneko bidegorriak hobetzeko lan berriak osatu ditu eta oinezkoentzako tarte berri bat egingo du Urkulun

2026/01/28

Azpiegiturak

Felix Urkola diputatua Aretxabaletako eta Eskoriatzako alkateekin batzartu da departamenduak burututako azken lanen berri emateko, eta aurreratu du, besteak beste, Aldundia dagoeneko lanean ari dela Vasco-Navarro trenaren ibilbide historikoa bidegorri gisa berreskuratzeko proiektuan.

Altzola eta Mendaro arteko bidegorria eraikitzeko proiektua lantzen ari da Foru Aldundia

2026/01/20

Azpiegiturak

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamendua ari da dagoeneko 1,7 kilometroko bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea diseinatzeko lanean, N-634 eta AP-8 errepideen arteko tartean kokatuko dena eta hiru metroko zabalera izango duena.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua hobetu du Aian, geltoki berri bat gehituz

2026/01/19

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputauak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 26, UK08 (Zarautz>Aia>Orio) eta UK48G (Zarautz>Aia>Orio noche) lineek geldialdi bat egingo dute Armendi Gain kaleko biribilgunean, farmaziaren aurrean.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko TO06 linearen ordutegia egokitu du, erabiltzaileen beharretara egokitzeko

2026/01/07

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera (hilak 12), Tolosa eta Apatta Erreka industrialdea lotzen dituen linea (Tolosa, Ibarra eta Leaburu artean) 10 minutu lehenago irtengo da Tolosan (San Frantzisko), 17:15etik 17:05era, eta 17:20ean igaroko da Apatta Errekatik, eta ez 17:30ean. Horrela, Gureak Tolosako zuzendaritzak helarazitako beharrei erantzungo zaie.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zeraingo zeharbideko trafikoa baretzeko lanak bihar amaituko ditu, segurtasun handiagoko eremu bat sortzeko helburuarekin

2025/12/18

Azpiegiturak

Esku-hartzea hilabeteko epean egin da eta zeharbidearen ‘kale itxura’ indartu du, trafikoaren eta oinezkoen arteko elkarbizitza lehenetsiz

Gipuzkoako Foru Aldundiak asteartean bukatuko ditu San Josepen zarataren aurkako pantailak jartzeko lanak

2025/12/18

Azpiegiturak

Azken lanak asteburu honetan egingo dira, eta asteartean zirkulazioa normaltasunez berrezarriko da bi erreietan

Gipuzkoako Foru Aldundiak lanean jarraitzen du Gaintxurizketatik Lanbarrenera oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbidea osatzeko lanetan

2025/12/18

Azpiegiturak

Fase berri honetan, ibilbide jarraitu eta segurua osatu ahal izango da Errekalde Hotelaren, 107 Poligonoaren eta Lanbarrenen artean.

Artzabalgo biribilgunean oinezkoentzako segurtasuna indartu da eta trafikoa baretu da

2025/12/17

Azpiegiturak

Lanak datozen egunotan amaituko dira: ikuspena hobetu da, abiadura murriztuko da eta Artzabal ingurua seguruagoa izango da, Debako sarrera-gune bat hobetu

Tolosa eta Alegia arteko bidegorria aldi baterako irekiko da berriro Gabon sasoian

2025/12/17

Azpiegiturak

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako lanak abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitartean geldituko dira eta tarte horretatik ibiltzea baimenduko da. Oinezkoei eta txirrindulariei segurtasun arrazoiengatik ezarritako mugak errespetatzeko eskatzen zaie.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ia 55.000 eurorekin finantzatuko ditu Tolosako hiri-autobusaren zerbitzua hobetzeko jarduerak

2025/12/17

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Hiribusako "ibilbideak eta maiztasunak hobetzearekin" zerikusia duten neurriak lehenetsiko dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak urrats bateratua egin dute Arbes-Oinaurre lotune osoa egiteko bidean

Bi erakundeek proiektua idazteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena datorren urtean zehar garatuko da, eta 2027aren amaieran obren hasiera finkatzea ahalbidetuko du.

Azahara Domínguez diputatuak abenduaren 16tik aurrera Lurraldebusen Bat eta Barik txartelekin ordaindu ahal izango dela iragarri du

2025/12/12

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak jakinarazi duenez, proba teknikoak amaitu eta Lurraldebuseko flotan balidagailu berriak instalatu ondoren, Gipuzkoako hiriarteko autobus zerbitzua elkarreragingarria izango da.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak legegintzaldiaren hasieratik urtea bukatu arte Lurraldebuseko flotaren ia erdia berrituko du

2025/11/27

Mugikortasuna

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, bi urte eta erdian 119 autobus berri erosi dira: 108 autobus berritzeko eta hamaika autobus flota handitzeko, 262 ibilgailura iristen dena.

Hondarribia eta Irun Donostiako ospitale-eremuarekin eta Miramonekin lotzen dituen E29 lineak 40.000 bidaiako muga gainditu du lehen bost hilabeteetan

2025/11/24

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, abenduaren 1etik aurrera, eguneko lehen espedizioak hamar minutu lehenago aterako dira Hondarribitik (7:00etan ordez 6:50etan), ospitaleko langileek txanda-aldaketara garaiz iristeko aukera izan dezaten

Gure Lurra Kongresuak lehen sektorearen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu aurten

Landagunea eta hirigunearen arteko elkargune den topaketa azaroaren 27an izango da Kursaalean. Elsa Punset idazle, filosofo eta dibulgatzailea izango da zortzigarren edizio honetan

Foru Aldundiak Zeraingo zeharbidearen segurtasuna hobetuko du trafikoa baretzeko neurriekin

2025/11/17

Azpiegiturak

GI-3520 errepideko jarduketak ibilgailuen abiadura motelduko du, galtzada altxatuko da eta espaloiak handituko, pilotalekuaren eta Ostatuaren ingurua babesteko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua zabaldu du Aian, bizilagunek Oriorekin duten konexioa hobetzeko eta beste operadore batzuekin transbordoak errazteko

2025/11/11

Mugikortasuna

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, hilak 17, udalerrian espedizio gehiago izango dira, eta, beraz, Aiatik Oriora autobusez iristea "errazagoa eta erosoagoa" izango da.

Lurraldebuseko telefono bidezko salmenta zerbitzuak 4.636 txartel saldu ditu lehen urtean

2025/10/31

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, iazko urriaren 14an Avanza kontzesionarioan martxan jarri zen zerbitzu hori gehienbat emakumeek erabili dute ( % 72), eta gaztelaniazko arreta eskatu da nagusiki ( % 85). Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean erabili da gehien zerbitzu hori.

Azahara Domínguez diputatuak "Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin" kanpainaren sariak banatu ditu

2025/10/29

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak gogorarazi duenez, ekimen hau joan den irailean egin zen 20 herritan, eta lehen aldiz Gipuzkoako eskualde guztietara eta ikastetxe batera iritsi zen. Gainera, aurtena MUGI txartela eskatzeko aukera eskaini da. Kanpaina honetan parte hartu dutenen artean, bi bizikleta eta 20 euroko 60 birkarga MUGI txarteletan zozkatu dira

Azahara Domínguez diputatua pozik agertu da Avanza enpresako lan-gatazkari amaiera ematen dion aurreakordioarekin

2025/10/27

Mugikortasuna

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua. "Datuek erakusten digute garraio publikoaren erabileraren goranzko joera mantentzen ari dela 2025ean; horregatik, funtsezkoa da egunero zerbitzu hori ematea ahalbidetzen dutenek beharrezko lan-egonkortasuna eta lan-baldintza duinak eta kalitatezkoak izatea. Horrela bakarrik bermatuko dugu zerbitzua jasangarria, erosoa, eskuragarria, segurua eta herritarren benetako beharretara egokitua izatea”.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Urretxuko KL katealegaia lantegian izan da

2025/10/24

Mugikortasuna

Foru arduraduna Urretxuko alkate Jon Luquirekin batera mugikortasunaren arloan lan egiten duen enplegu bereziko zentro honetan izan da. Bertatik bertara ezagutu ahal izan du autobusetarako, besteak beste Lurraldebuserako, mihiztadura-estalkiak fabrikatzen dituen eta 66 pertsona enplegatzen dituen zentro horretan egiten den lana

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 1.100 zerbitzu berezi baino gehiago eta 4.600 errefortzu gaitu ditu uda honetan Lurraldebusen, eta ia 180.000 bidaia erregistratu dituzte

2025/10/23

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Lurraldebusek 1.102 zerbitzu berezi eskaini ditu 31 udalerritan kultura-, kirol- edo aisialdi-izaerako 34 ekitalditarako. Gainera, 4.603 errefortzu jarri dira Lurraldebuseko linea arruntetan, erabiltzaileen eskaera handiari aurre egiteko

Hamar erabiltzailetik bederatzik Lurraldebusen zerbitzuak gomendatuko lituzke

2025/10/21

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek "Lurraldebuseko zerbitzuen kalitatea, erabiltzaileek hautemandakoa" azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Azterlan hori Lurraldebuseko erabiltzaileei telefonoz egindako 18 urtetik gorako 700 inkestetan oinarritzen da

Lurraldebusen E30 linea finkatu da Gipuzkoako mugikortasunerako funtsezko zerbitzu gisa

2025/10/10

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, Hondarribiko aireportuaren eta Donostiako erdigunearen arteko lotura zuzena bigarren urtez martxan izan da ekainaren 20tik irailaren 30era, eta 14.000 bidaiari baino gehiago izan ditu aurten, 2024an baino ia % 83 gehiago, argi erakutsiz zerbitzu erabilgarri eta irisgarria dela herritarrentzat.

2025/10/10

Azpiegiturak

Eider Mendoza diputatu nagusiak konfrontazioa alde batera utzi eta politikan zintzotasunez jokatzeko eskatu dio EH Bilduri, hamar urtez baino gehiagoz bazter denak nahasten saiatu eta gero