Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Aurreikusten da ezen, urtea ixtean, lurraldean 6.638 milioi euro bilduko direla. 2026rako % 5,3ko hazkundea espero da, 2025eko itxieraren aurreikuspenarekin alderatuta.
200 pertsona baino gehiago bildu dira gaur Ficoban, ZIURek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duten lurraldeko zibersegurtasun ekitaldirik handienaren bosgarren edizioan
2025/10/02
Diputatu NagusiaKomunitatea eta demokrazia: etorkizun ikuspegia Gipuzkoatik jardunaldia antolatu dute Donostian, hainbat adituren partaidetzarekin, Ipuskoa 1025-2025 milurtekoaren egitarauaren barnean. Diputatu nagusiak iragarri du Foru Aldundiak, hainbat alorretako eragile eta herritarrekin elkarlanean, komunitatea indartzeko estrategia integrala landuko duela.
2025/09/30
Diputatu NagusiaMunduan “ziurgabetasuna” hedatzen ari den honetan, Eider Mendoza diputatu nagusiak “elkarlanera” eta “akordioak lortzera” dei egin die oposizioko batzarkide taldeei, BNetako Politika Orokorreko bilkuran. Etorkizuneko zaintza beharrei begira, ekipamendu berrietarako inbertsioak gauzatzeko sozietate publiko berria sortuko duela iragarri du diputatu nagusiak, “gaurko eta biharko gipuzkoarren ongizate integrala bermatzeko”. Ukrainako inbasioaren eta Gazako genozidioaren biktimak izan ditu gogoan Mendozak eta sarraskia eteteko eskatu dio Israelgo gobernuari.
“Funtsezkoa da gure enpresen lehiakortasuna babestea, inoiz baino gehiago”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, eta azpimarratu du makina-erremintaren sektoreak paper gakoa duela Gipuzkoaren ekonomian eta ongizatean.
2025/09/16
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak eta Irungo alkate Cristina Labordak lan bilera egin dute hiriaren erronkak aztertzeko eta, ondoren, foru diputatuek euren asteroko bilera ofiziala egin dute Gordailuan.
2025/09/13
Diputatu NagusiaEstreinaldiak harrera bikaina izan ondoren, Aldundiak bisita gidatu dramatizatu gehiago eskaintzea aurreikusten du, abenduaren 20an hurrengo bat, Gipuzkoako milurtekoaren ospakizunaren parte gisa
2025/09/05
Diputatu NagusiaGipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, gipuzkoarrok ikur ditugun lankidetza eta komunitate balioei eusteko beharra plazaratu du EHUren Uda Ikastaroetan, “populismoari eta autoritarismoari” aurre egiteko garaian. Nazioarteko erreferentziazko adituek beren gogoetak partekatu dituzte, desafekzioari, polarizazioari eta populismoari aurre egiteko premiari buruz.
Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak Gipuzkoako Foru Aldundia Atsobakar egoitza zentroan egiten ari den obraren aurrerapena bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Egoitzak aldaketa nabarmena izango du plazei eta dimentsioari dagokionean: orain arte zituen 57 plazetatik 108ra pasako da, eraldaketa prozesua amaitzen denean.
2025/09/01
Diputatu NagusiaAbenduaren 13an, larunbatean, Gipuzkoak Ura Bere Bidean proiektuari ongietorria emango dio. Illunbeko pabilioiak Kantuz hartuko du, Fair Saturday fundazioak bultzatutako ikuskizun berria, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin lankidetzan, Ipuskoako milurtekoaren ospakizunaren barruan.
Gaur egin den ate irekien jardunaldiak 250 pertsona erakarri ditu jauregira eta datorren irailaren 13ko bisita dramatizatuek jarraipen berezia emango diote
Irune Berasaluze foru bozeramaileak nazioarteko komunitateari eskatu dio irmotasuna blokeo humanitarioaren aurrean eta elkartasuna gatazkaren biktimekiko. Horrela, Gipuzkoak bakearen, justiziaren eta giza eskubideen balio unibertsalekiko konpromisoa berretsi nahi du
Eider Mendoza diputatu nagusia eta Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua Lezoko alkate Mikel Arrutirekin batzartu dira, Aldundia lurraldeko hainbat udalerrirekin egiten ari den bilera instituzionalen errondaren barruan
Ibilgailu astun eta berezientzako aparkaleku seguru eta zaindua, 151 plaza berrirekin, egungo instalazioekin konektatuta egongo da, eta Oiartzungo zentroarekin batera, Gipuzkoak gune logistiko gisa duen papera indartuko du
Egoitza publiko berriak, El Pilar ikastetxe zaharraren lurzatian dagoenak, 169 plaza eskainiko ditu —egoitzaren eta eguneko zentroaren artean banatuak—. Adinekoentzako eta laguntza-premiak dituztenentzako unitate espezializa-tuak izango ditu, arreta pertsonalizatu eta komunitarioko ereduari jarraituz.
2025/07/15
Diputatu NagusiaEider Mendoza Larrañagak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, herriko udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara
2025/07/09
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak Ongizatearen Plaza ireki du goizean Zarautzen; hala nola, ariketa fisikoari, buru osasunari, inklusioari, elikadura jasangarriari edo teknoadikzioei buruzko jarduerak hartuko ditu espazio parte-hartzaileak
2025/07/08
Diputatu NagusiaDiru-laguntzen diseinua elkarteekin lankidetzan egin da eta haiek arduratuko dira bideratzeaz. Enplegurako, tokiko ekonomiarako eta lurraldearen kohesio sozialerako sektore estrategiko bat indartzea dute xede
2025/07/05
Diputatu NagusiaGipuzkoa hitzaren idatzizko testigantza zaharrenaren milurtekoa ospatzeko ekitaldi nagusia egin dute gaur goizean Tolosan; diputatu nagusiak, BNetako presidenteak eta lurraldeko hainbat eta hainbat alkatek hartu dute parte soka-dantzan.
2025/07/03
Diputatu NagusiaAzurmendik euskal pentsamenduaren, euskal kulturaren eta euskararen alde, nahiz gure herri izaeraren alde eginiko “lan zabala eta sakona” goraipatu ditu diputatu nagusiak.