Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/02/23
KulturaEkimenak bere ibilbidea sendotu du Gipuzkoako talentu berritzaileari bultzada emateko plataformatzat, izan ere, 2026ko deialdian 153 proiektu aurkeztu dira.
2026/02/19
KulturaOtsailaren 28an emanaldi berezi bat izango da Príncipe zineman, gaueko 21:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta SADEk antolatuta; photocalla, zozketak eta jendearentzako sorpresak egongo dira. Sarrerak doan izango dira eta Príncipe zinemako txarteldegian jaso beharko dira gaurtik aurrera, gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak eta Donostiako Udaleko Gazteria Zinegotzigoak aurreproiektu bat aurkeztu dute, eraikina lurraldearen aniztasuna islatuko duen erreferentziazko gune handia bihurtzeko
2026/02/05
KulturaGoizane Álvarez: “Gipuzkoarren % 87k etxetik hamabost minutu baino gutxiagora du kultura eskaintzaren bat aukeran. Bokazio sozial argia duen kultura politika baten emaitza da hori: askotariko kultura sare bat sortzea, kultura ohitura berrietara egokitua eta herritar guztien eskura dagoena".
2026/01/15
KulturaElkarrizketan eta eztabaidan oinarritutako ziklo hau Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren apustu nagusietako bat da. Urtarriletik ekainera hamar saio egingo dira, eta identitatea, beldurra, irudimena, indarkeria, nostalgia edo adimen artifiziala bezalako gaiak jorratuko dira.
2025/12/17
KulturaLaguntza 25.000 eurokoa izango da, eta «Muñagorri» liburua sortzea bultzatuko du. Proiektu horrek 1982an ETAren atentatu baten biktima izan zen Alberto Muñagorriren bizitza berreraikiko du. Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu duenez, bekak «egiarekin, memoria demokratikoarekin eta giza eskubideekin konprometitutako sorkuntzaren balioa aitortzen du».
Hogei ahotsek baino gehiagok –horien artean Kepa Junkerak, Bernardo Atxagak eta Jon Maiak– tradizioa, mestizajea eta kultura-nortasuna uztartzen dituen historia bat berreraiki dute. Filma Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendu dute, eta abenduaren 19an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean, euskal kulturako izen handien emanaldi eta testigantzez lagunduta.
2025/12/11
KulturaUdalerri bakoitzak tailer bat eta hiru ikuskizun hartuko ditu; guztiak doakoak izango dira eta herritar guztiei irekita egongo dira.
2025/12/04
Kultura"Asetu zure jakinmina” lelopean, irakurzaletasuna eta kulturarako zaletasuna bultzatzeko kanpainan 11.000 bonu aterako dituzte, Gipuzkoako 68 liburu-dendatan banatzeko. Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu du aurrekontua % 50 handitu dutela.
2025/10/23
KulturaHiru saio izango ditu ekimenak: lehenengoa urriaren 28an izango da, Maikel Rodriguez kubatarraren eskutik. Azaroan, Booloo Senegal-en txanda izango da, eta abenduan, Ecocrea Kolonbiako erakundearena. Saio guztiek bi zati izango dituzte. Lehena, identitateari eta bizi-esperientziei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko; bigarrena, berriz, kultura-adierazpenei buruzkoa.
2025/10/20
KulturaProiektua Gipuzkoaren izena lehen aldiz idatziz jaso zeneko milurtekoaren ospakizunaren barruan kokatzen da, eta Batzar Nagusien eta Aldundien milaka dokumentu historiko munduko edozein lekutatik eskuratzeko aukera emango du.
"Irakurri, hitz egin, abestu eta jolastu" lelopean, Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programaren laugarren edizioa aurkezten da. Irakurzaletasuna sustatzeko doako programa da, eta urtero euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko liburuak ematen dizkie 0 eta 3 urte bitarteko haurrei, eta 5 urtera artekoei, biztanle gutxiko eremuetan. Hala, aurten, Ataunek, Idiazabalek eta Legorretak bat egingo dute Alkiza, Larraul, Lasarte-Oria, Ordizia, Orio eta Urnietako udalerriekin, non dagoeneko abian dagoen ekimena.
2025/09/29
KulturaGoizane Alvarez Kultura diputatuak azaldu duenez, ekimenaren helburua kontakizun historikoari heltzea da, “hiru ardatzetatik: ikerketa historiografikoa; kazetaritza, memoria eta testigantza pertsonala, eta fikzio literarioa”. Egitarauak hiru ponentzia izango ditu, eta horietako bakoitza Donostian zein Gasteizen egingo da urrian zehar.
2025/09/17
KulturaGoizane Álvarez: "Ondarea identitatea, memoria eta etorkizuna da, eta guztiontzat irisgarria izatea nahi dugu".
2025/09/09
KulturaLaguntza-lerro horrek 14.000 euroko aurrekontua du, eta Aldundiko Kultura Departamentuak bultzatutako 2024-2027 aldirako Beken Plan Estrategikoaren parte da.
2025/09/04
KulturaMexikon filmatu zen, María Luisa Elío nafarraren memorietan oinarrituta, eta filma erbesteko zinemako obra garrantzitsuenetako bat da. Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren babesa eta UNAM Filmategiaren lankidetza ditu. Filma Zinemaldian izango da ikusgai, Klasikoak atalaren barruan.
2025/07/17
KulturaAztarnategian aurkitutako kultura mousteriarreko piezak adierazten dute neandertalak izan zirela San Adrianen
Eroritako piezak Gipuzkoako Artxiboa Historikoan utziko dira behin-behinean. Bestalde, eraikinaren sistema elektrikoan kalteak baztertzeko bigarren berrikuspen bat egiten ari dira.
2025/06/27
KulturaMari Jose Telleria, Kultura zuzendaria: «Aurkikuntza honek berresten du Gipuzkoako kostaldeak, bertako badia babestu eta estuarioekin, potentzial arkeologiko handia duela. Organismo guztiek elkarrekin lanean jarraituko dugu haien ondare-balioa babesteko eta zabaltzeko».
2025/06/16
KulturaGipuzkoak berriz ere dantza egingo du Dantz Point-en erritmoan: sei herri eta data baieztatu dira 2025erako