Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/01/21
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak bere mendi gida aurkeztu du asteazken honetan. Halaber, ostegunetik ostiralera Irungo Irugurutzetako meategiak, Urola Kostako "Ongi Etorri euskararen herrira" ekimena, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Tour birtuala eta Pasaia Itsas Festibala aurkeztuko dira.
2026/01/19
MugikortasunaAzahara Domínguez diputauak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 26, UK08 (Zarautz>Aia>Orio) eta UK48G (Zarautz>Aia>Orio noche) lineek geldialdi bat egingo dute Armendi Gain kaleko biribilgunean, farmaziaren aurrean.
2026/01/16
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak gida hau egin du, turismo fluxuak bailara guztietan orekatzea eta horietan guztietan garapen ekonomikoa sortzea helburu du
2026/01/12
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez foru diputatua buru izan duen hitzordua izan da unibertsitateko areto nagusian. Bertan, Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuko teknikariek eta proiektuaren idazkariek datorren astelehenetik, hilak 19tik, aurrera eraikinean egingo diren lanen berri eman dute
2026/01/07
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera (hilak 12), Tolosa eta Apatta Erreka industrialdea lotzen dituen linea (Tolosa, Ibarra eta Leaburu artean) 10 minutu lehenago irtengo da Tolosan (San Frantzisko), 17:15etik 17:05era, eta 17:20ean igaroko da Apatta Errekatik, eta ez 17:30ean. Horrela, Gureak Tolosako zuzendaritzak helarazitako beharrei erantzungo zaie.
2025/12/26
TurismoaAzahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Identifikatzea nahi dugun balioekin bat datorren eredu turistiko iraunkorra eraikitzeko modua da, gure lurraldea zaintzeaz gain, turismoa posible egiten duten pertsona guztiak ere zaintzea, eta, horretarako, industria honetan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak zaindu behar dira. Horregatik, lanean jarraituko dugu turismoak gure lurraldeko eskualde guztietan kalitatezko enplegua sortzen jarrai dezan".
2025/12/23
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, dirulaguntza honekin foru erakundeak kontserbazio, konponketa, argiteria, garbiketa, lorezaintza eta antzeko gastuak finantzatuko ditu.
2025/12/19
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, kanpoko fatxadak eta klaustroa zaharberritzeko aurrekontua 2,2 milioi eurokoa da (gehi BEZa) eta gauzatzeko epea bederatzi hilabetekoa
2025/12/17
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Hiribusako "ibilbideak eta maiztasunak hobetzearekin" zerikusia duten neurriak lehenetsiko dira
Hogei ahotsek baino gehiagok –horien artean Kepa Junkerak, Bernardo Atxagak eta Jon Maiak– tradizioa, mestizajea eta kultura-nortasuna uztartzen dituen historia bat berreraiki dute. Filma Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendu dute, eta abenduaren 19an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean, euskal kulturako izen handien emanaldi eta testigantzez lagunduta.
2025/12/12
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak jakinarazi duenez, proba teknikoak amaitu eta Lurraldebuseko flotan balidagailu berriak instalatu ondoren, Gipuzkoako hiriarteko autobus zerbitzua elkarreragingarria izango da.
2025/12/11
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek eta Pintxoaren eta Gildaren Konfradiako arduraduna den Sonia Garciak, kofradiaren esanetan "Gipuzkoan ostalaritzan parte-hartze handiena duen gastronomia-ekitaldiaz" gozatzera gonbidatzen dute.
2025/12/04
TurismoaSari hauek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duten ekimen turistiko jasangarriak, berritzaileak eta Gipuzkoa erreferentziazko lurralde turistiko bihurtu duten ibilbide profesionalak aintzatesten dituzte.
2025/11/28
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurriak hartzen ari direla HAIN Gipuzkoaren webgunea irisgarritasun digitalaren nazioarteko estandarretara egokitzeko, eta turismo-produktu egokituen katalogoa egiten ari direla.
2025/11/27
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, bi urte eta erdian 119 autobus berri erosi dira: 108 autobus berritzeko eta hamaika autobus flota handitzeko, 262 ibilgailura iristen dena.
2025/11/24
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, abenduaren 1etik aurrera, eguneko lehen espedizioak hamar minutu lehenago aterako dira Hondarribitik (7:00etan ordez 6:50etan), ospitaleko langileek txanda-aldaketara garaiz iristeko aukera izan dezaten
2025/11/21
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, inbertsio horri esker, Udalak mantentze eta kontserbazio lanak egiten jarraitu ahal izango du espazio hauetan: Lonja plaza eta estalkia; La Herrerako biltegien estalkia; Hospitalilloko kaia; San Pedroko kaia; Torreatze-Ondatxo-Puntas eremua; eta Bizkaia plaza.
2025/11/20
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak amaiera eman dio ostegun honetan 2025 honetako azken hitzorduari. Hondarribian, turismoak gure hirietan duen eraginari heldu dio. Klima aldaketak gure kostaldean dituen ondorioak, Donostiako Easo bide hondartzan irekitako aukera edo etorkizuneko Gipuzkoa izan dira aurten jorratu diren beste gaiak
2025/11/14
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak kanpaina hau aurkeztu du eta azaldu du honen helburua dela oporretan turismo-jarduera bultzatzea, goi-denboralditik kanpoko eskualde guztietan bisitari-fluxu orekatua sustatuz, eta ostatuen, tokiko saltokien eta gure lurraldeko baliabide turistikoen inguruan jarduera ekonomikoa sortzea sustatuz
2025/11/11
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, hilak 17, udalerrian espedizio gehiago izango dira, eta, beraz, Aiatik Oriora autobusez iristea "errazagoa eta erosoagoa" izango da.