Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/01/28
Ekonomia SustapenaGipuzkoako ordezkaritzak, Ekonomia Sustapenaren eta Proiektu Estrategikoen diputatua buru duela, zientzia aurreratuan oinarritutako transferentzia teknologikoari buruzko nazioarteko foro nagusietako batean parte hartu du. Topaketan parte hartzea Gipuzkoak duen estrategiaren barruan kokatzen da mugako teknologiak bultzatzeko, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzeko eta balio erantsi handiko ekosistema berritzaile bat finkatzeko.
2026/01/28
KirolakGaur egun, lurraldeko 28 udalerritan dago abian Kirol Orientazio Zerbitzua, eta Gipuzkoako herritarren % 77engana iristen da.
2026/01/27
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Eskailera bat eta igogailu bat eraikitzea ere aurreikusten duten lanek milioi bat euroko oinarrizko aurrekontua dute, eta sei hilabeteko epea esleitzen direnetik aurrera.
2026/01/26
IngurumenaIrungo Txingudi ikastolako 50 ikasle bildu dira jardunaldian, Garbera merkataritza-gunean egindako bi saiotan.
2026/01/26
TurismoaZumalakarregi museoa, XVIII. mendeko baserri batean kokatua, ezinbesteko erreferentea da XIX. mendea Euskal Herrian ulertzeko eta Gipuzkoarako balio erantsiko baliabide kultural eta turistikoa da. Memorian, identitatean eta sustraitzean duen ikuspegiak erabat lerrokatzen du Zatoz eta zaindu estrategia turistiko foralaren printzipioekin, zeinak estandarizazio globalaren aurrean berezi egiten gaituena indartzearen aldeko apustua egiten duen.
2026/01/23
Ekonomia SustapenaPrograma lurraldeko eskualde guztietara iritsi zen, eta benetako eragina izan zuen Gipuzkoako ehun ekonomikoan. 31 milioi euro baino gehiago bideratu ziren talentura, ekintzailetzara, berrikuntzara, digitalizaziora, lehiakortasunera, sustapen ekonomikora eta jasangarritasunera, Gipuzkoako garapen ekonomikoa indartzeko.
2026/01/23
OgasunaZerga-bilketa metatua % 10,8 igo da aurreko urtearen aldean
Kuradoretza kopuruak hazkunde iraunkorra erregistratu du, hainbat faktoreren eraginez: biztanleriaren zahartzea, nahi ez den bakardade-egoeren gorakada eta familia-ereduen aldaketa. Aldundiak 1,4 milioitik ia 2,7 milioira handitu du aurrekontua bost urtean.
2026/01/23
IngurumenaJarduketak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bultzatuta, 3,17 milioi euroko azken aurrekontua du, eta azpiegituraren segurtasuna, funtzionaltasuna eta jasangarritasuna hobetzeko aldaketa tekniko garrantzitsuak sartu ditu.
2026/01/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak beste bi urtez jarraituko du ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen kostua finantzatzen 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.
2026/01/21
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/01/21
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak bere mendi gida aurkeztu du asteazken honetan. Halaber, ostegunetik ostiralera Irungo Irugurutzetako meategiak, Urola Kostako "Ongi Etorri euskararen herrira" ekimena, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Tour birtuala eta Pasaia Itsas Festibala aurkeztuko dira.
2026/01/21
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Donostiako Udaleko Ingurumen Zinegotzigoarekin lankidetzan, proiektu pilotu bat jarri du abian, Trainout delakoa, espazio publikoetan kirol materiala mailegatzeko.
2026/01/21
Diputatu NagusiaEusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak —Adinberri Fundazioaren bidez— eta Aretxabaletako Udalak abian jarri dute proiektu pilotu hau, espazio berean osasun-, gizarte- eta komunitate-zerbitzuak integratzen dituena, prebentzioaren, koordinazioaren eta 70 urtetik gorako pertsonen arreta pertsonalizatuaren alde apustu eginez. Osakidetzak Aretxabaletan bizi diren 70 urtetik gorako 1272 pertsona identifikatu ditu, eta, hasierako balorazio baten bidez, mendekotasuna duten 146 pertsona, 46 ahul eta 505 sendo atzeman ditu. Proiektuak Euskadiko beste udalerri batzuetara hedatzeko bokazioa du eta paradigma aldaketa bat dakar zaintza-sisteman, non pertsonak leku nagusia duen interbentzioan, zerbitzuen hartzaile gisa ez ezik, eskubide eta zainketen subjektu aktibo gisa ere. Zentro hori martxan jarrita, Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako Udalak zaintza-eredu gizatiar, hurbil, eraginkor eta jasangarriago batekin duten konpromisoa indartu dute, zahartzearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izango dena
2026/01/21
Lurralde OrekaEkimenak iaz abian jarri zenetik izan duen harrera onaren ondoren, Foru Erakundeak programaren edizio berri bat jarri du abian. Berrikuntza nagusi gisa, eskaerak aurkezteko epea urte osoan egongo da zabalik.
2026/01/20
AzpiegiturakBide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamendua ari da dagoeneko 1,7 kilometroko bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea diseinatzeko lanean, N-634 eta AP-8 errepideen arteko tartean kokatuko dena eta hiru metroko zabalera izango duena.
2026/01/19
MugikortasunaAzahara Domínguez diputauak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 26, UK08 (Zarautz>Aia>Orio) eta UK48G (Zarautz>Aia>Orio noche) lineek geldialdi bat egingo dute Armendi Gain kaleko biribilgunean, farmaziaren aurrean.
2026/01/16
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak gida hau egin du, turismo fluxuak bailara guztietan orekatzea eta horietan guztietan garapen ekonomikoa sortzea helburu du
HARIAK estrategiaren esparruan, Debagoiena Ehuntzen-ek nahi ez den bakardadeari buruzko zifrak aztertu ditu: Debagoienako biztanleriaren %22,3k adierazi du askotan edo beti bakarrik sentitzen dela. Atzo eta gaur Bergaran egindako Ongizatearen Plazako bigarren hitzorduak erdigunean jarri du berriz ere espazio ireki eta parte-hartzaileak sortzearen garrantzia.