Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Aldundiak lurraldeko elkarteetako 220 ordezkari baino gehiago bildu ditu elkarteen etorkizunari buruz hausnartzeko 'Elkartegintzatik komunitatea eraikitzen' topaketan
2025/01/22
KirolakTxapelketa honen helburua da desgaitasuna duten pertsonen artean eskubaloiaren praktika normalizatzea, kolektibo hau kiroletik kanpo uzten duten oztopo asko haustea, eta, gainera, kirolaren bidez gizarteratzea.
2025/01/22
Ogasuna· Urteko bilketa metatua 6.070 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean baino 109,6 milioi gehiago · Zifra horiek gainditu egiten dituzte urriko azken Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren Gipuzkoarako % 1,02ko hazkundearen estimazioak
2025/01/22
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak, Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren irekieran, jarduera turistikoak lehen aldiz hiru milioi gaualdi eta bi gau batez besteko egonaldia Gipuzkoan gainditu izana ospatu du.
2025/01/22
GobernantzaForu bozeramaileak nabarmendu du jadanik egin direla Etxebizitza Ministerioaren eskakizunak betetzeko beharrezko urratsak, “konplexutasun tekniko handia” duen lana, “ahalik eta denbora laburrenean” egin ondoren.
2025/01/21
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/01/21
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatua sektoreko ordezkariekin bildu da taxiaren egoera aztertzeko, azken asteetan hartutako neurriak baloratzeko eta lankidetzaren bidean lanean jarraitzeko, beharrizan berrietara egokituko den gero eta zerbitzu hobea emateko helburuarekin.
2025/01/17
MugikortasunaDiputatuak bisitatu duen Irungo zentro honek, Garraioko eta Logistikako Goi Mailako Gradua eskaintzen du, eta, berrikuntza gisa, Garraioko Ibilgailuak Gidatzeko Teknikariaren Erdi Mailako Gradua. Bisitaz gain, bilera bat egin da ikastetxeko arduradunekin, irakasleekin eta ikasleekin.
2025/01/17
OgasunaAzaroko datuak negatiboak izan dira barne salmentetan % 2,1eko jaitsierarekin. Zifra horren arrazoia da esportazioek behera egin dutela (-% 10,7), eta barruko salmentek berriz, gora (+% 3,4) 2023ko hilabete berarekin alderatuta
2025/01/16
Lurralde antolaketaXX. mendearen lehen erdian Donostiak egindako 140 argazkiren erakusketa Lola Horcajok eta Juanjo Fernández Beobidek komisariatu dute, eta datorren igandera arte, urtarrilak 26, egongo da zabalik Donostiako museoan
2025/01/15
KulturaHamar Elkarrizketak Santa Teresa Komentuan egingo dira, gaur egun Koldo Mitxelena Kulturunean. "Hiri garaikideak dituen erronkak" lelopean egingo dira, eta bertan hirien orainerako eta etorkizunerako erronkak jorratuko dira.
2025/01/15
GobernantzaAldundiak Gipuzkoako elkarteetako ehun bat ordezkari bilduko ditu datorren asteazkenean, elkartegintza biziberritzeko eta balio komunitarioak indartzeko lurralde estrategia berri bat martxan jartzeko.
2025/01/15
MugikortasunaOtsailaren lehen asteburutik apirilaren amaierara arte, zerbitzu indartuak egongo dira BU12 eta BU13 lineetan (Donostia-Astigarraga-Hernani) eta BU40G gaueko linean (Andoain-Urnieta-Hernani-Astigarraga-Donostia). Gainera, Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremurekin, taxien kopurua ere handitu egingo da, eta txotx denboraldia "inoizko konexiorik onena izango du garraio publikoaren bitartez".
2025/01/14
Ingurumena87.000 euroko inbertsioarekin, proiektuak erriberaren egonkortasuna hobetzen du, biodibertsitatea sustatzen du eta putzuen eratzea ekiditen du, Hernaniko biztanleei eta ingurune naturalari mesede eginez.
Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Urdangarin alkateak lan-topaketa egin dute herriaren proiektu eta erronka nagusiak ezagutzeko eta partekatzeko
2025/01/14
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/01/13
TurismoaAzahara Domínguez Madrilera joango da datorren astean, sektore horretan Estatuko azokarik garrantzitsuenean Gipuzkoak duen eskaintza turistikoa erakusteko. Oiassoko termak eta Irungo Irugurutzetako labeak, Geoparkeko Bira ibilbidea, Urola Kostako turismo-marka berriaren aurkezpena, Zumarragako Hauspoa eta tunela proiektua eta Hiruma eskualdeaz gaindiko proiektua izango dira aurtengo edizioan sustatuko diren turismo-erakarpenak. Horrez gain, diputatuak Gipuzkoako turismo eredu berria azalduko du Madrilen.
• Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri fundazioarekin aliantzan egindako saioa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 11:00etan.
2025/01/10
Diputatu Nagusia• 1025ekoa da Gipuzkoa (‘Ipuscua’) hitza jasotzen duen lehen dokumentu idatzia: urte hartan Gartzia Azenariz izeneko jaunak Olazabaleko Salbatore monasterioa (egungo Altzon) eman zion San Juan de la Peñako zenobioari. • ‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’ lemapean, milagarren urteurreneko egitarau zabala ari dira prestatzen lurraldeko herri erakundeak; haren berri eman dute gaur Eider Mendoza diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenteak eta Xabier Olano Altzoko alkateak.
2025/01/10
MugikortasunaBilerak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian gauzatzen diren berdintasun-politikak zuzenean ezagutzeko balio izan du. Hainbat neurriei buruz hitz egin da, hala nola garraio publikoko profesionalen prestakuntza eta jarduna hobetu, bai eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko beharra ere. Besteak beste, garraio publikoa behar bezala erabiltzeko dekalogo bat sortzearen interesa aztertu da, berdintasunaren ikuspegian eta indarkeria matxistekiko zero tolerantzian eragiteko. Gainera, segurtasun-indarren, garraio-langileen eta erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia nabarmendu da, indarkeria matxistaren edozein gertakariren aurrean erantzun eraginkorra ziurtatzeko
2025/01/09
Ekonomia SustapenaGipuzkoako Foru Aldundiak Itziar-Deba industrialderako sarbidea hobetzeko egin dituen lanek eragin zuzena izan dute inguruko enpresen lehiakortasunean, egindako kontsultaren arabera.
2025/01/09
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak eta Naturklimak, Azkoitiko Udalarekin eta enpresa emaileen lankidetzarekin batera, klima-babesleku bat garatu dute Jausoron.
2025/01/09
Lurralde OrekaEkimen honen helburua da, herritarrek, martxoaren 9an Legazpin egingo den zuhaitz landaketan parte hartzea.
2025/01/03
AzpiegiturakGaur goizean, 08:00etan, kerosenoa zeraman zisterna-kamioi bat irauli da AP-8an, 56. kilometroan, Deba parean, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, autobidea itxi dute bi noranzkoetan.
2025/01/03
AzpiegiturakLarrialdi-operazio konplexu baten ondoren, AP-8 berriro ireki da trafikorako, noranzko bakoitzean errei geldo bakarra erabilgarri utziz.
Bi erakundeetako ordezkariek topaketa bat izan dute herriko mugikortasunari eta turismoari buruzko gaiak lantzeko.
2024/12/30
TurismoaAzahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Datu horiek erakusten digute turismo-industria enplegu- eta aberastasun-iturri oso garrantzitsua dela gure lurraldean. Lanean jarraitu behar dugu aberastasun hori modu orekatuagoan bana dadin lurralde osoan, gero eta familia gehiagok jaso ditzaten aberastasun horren onurak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik aurrerapauso garrantzitsu bat emateko lanean ari gara, Gipuzkoako turismo eredua, iraunkorra izateaz gain, birsortzailea izan dadin, bisitatzen gaituztenek gure lurraldea zain dezaten eta lurraldearen zaindari bihur daitezen".
2024/12/27
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/12/27
MugikortasunaPasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 118 taxi Donostian lan egiteko baimenduta egongo dira abenduaren 30etik aurrera.
2024/12/26
SuhiltzaileakGaur hasi da gomendio eta jarraibideak biltzen dituen itsasgarria atarietan jartzeko banaketa, auzokide guztiek larrialdi egoeretan nola jokatu jakin dezaten
Lege-erreforma berri batek laguntza horiek jasotzeko irizpideak zabaldu ditu, eta lehen baldintzak betetzen ez zituzten pertsona batzuk orain onuradun izan daitezke.
2024/12/23
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Zumarragako Udalak bultzatutako proiektu aitzindaria da.
2024/12/23
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sare sozialetan, Lurraldebuseko autobusetan eta geltokietako pantailetan zabalduko den bideo bat egin du, Gabonetan ere gipuzkoarrak autobusa erabil dezaten. Gainera, emakidadunek zerbitzu bereziak jarriko dituzte abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko goizaldeetan, iaz egin zen bezala
2024/12/23
Gobernantza‘Argitu ongizatea’ gunea instalatu dute Gipuzkoa plazan, non herritarrek ahalko duten beren desioak partekatu eta adierazi zer den beraientzat ongi egotea eta bizitzea
2024/12/20
Gazteria113 gaztek eragin sozialeko 32 proiektu garatu dituzte dirulaguntzei esker. Aurtengo proiektuetan osasun mentala, aisialdi inklusiboa, emozioen kudeaketa, arte garaikidea edo deskonexio digitala bezalako gaiak jorratuko dira. 8 urte hauetan, 171.000 euro baina gehiago bideratu dira programa honetara.
2024/12/20
Diputatu NagusiaAldundiak bere historiako aurrekonturik sozialena edukiko du datorren urtean, pertsona guztien ongizatean aurrera egin ahal izateko, politika publiko "eraginkor, berritzaile eta partekatuen" bidez
2024/12/20
KirolakGaur arratsaldean FICOBA azoka eremuan egin da Kirolgala 2024, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak lurraldeko kirolaren ordezkari diren kirolari, talde eta erakundeak omentzeko urtero antolatzen duen ekitaldia.
2024/12/19
IngurumenaLanak urrian hasi ziren eta ia amaituta daude. Gauzatzeko epea hiru hilabetekoa izan da, eta aurrekontua, guztira, 150.000 eurokoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik finantzatuta.
2024/12/19
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak eta Teo Alberro alkateak jarduera horiek jasotzen dituen hitzarmena sinatu dute ostegun honetan.
2024/12/18
Gizarte PolitikaBatzorde honen helburua izango da erakundeen arteko lankidetza sustatzea eta gipuzkoarren beharretara egokitutako diagnostiko eta konpromiso zehatzak garatzea.