Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Abeltzaintza

Animalien trazabilitatea

Nekazaritzaren eta elikagaien sektorean, trazabilitateak aukera ematen digu elikagai baten, pentsu baten, elikagaiak ekoizten dituen animalia baten edo animaliak txertatzeko erabiliko den edozein substantziaren ibilbidea jarraitzeko, elikagai katea osatzen duten ekoizpenaren, elaborazioaren eta banaketaren etapa guztietan.

Horrenbestez, trazabilitatea funtsezko tresna bat da elikagaien segurtasuna eta pertsonen eta animalien osasuna bermatzeko.

Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroa

Erregistro honen helburua da ekoizpen animaliak ustiatzen edo hazten diren instalazioak, estaliak nahiz aire librekoak, kontrolatzea eta baimentzea. Ondore horietarako, erregistroaren eraginpean daude, baita ere, nukleo zoologikoak, hiltegiak eta animaliak sakrifikatzen dituzten bestelako lekuak, zezenketak egiten dituzten zentroak, merkataritzako eragileen instalazioak eta kontzentrazio zentroak.

Animalien banakako identifikaziorako erregistroa

Animaliak banaka identifikatzeko datuekin osatzen da erregistro hau: Espainian dauden behi, ardi, eta ahuntz azienda guztiak (hamabi hilabete baino zaharragoak) eta Espainian jaiotako edo identifikatutako zaldi azienda guztiak erregistratzen dira bertan.

Abere mugimenduen erregistroa

Erregistro honetan abeltzaintzako espezie guztietako animaliek egiten dituzten mugimenduak jasotzen dira: behi, txerri, ardi, ahuntz eta zaldi aziendak, etxeko hegaztiak, lagomorfoak, akuikulturako espezieak, erleak, larru intereseko espezieak eta ehiza larrikoak dira erregistro honen xede. Bi mugimendu mota daude: animaliak banaka zehaztuta erregistratutakoak (behi, ardi, ahuntz eta zaldi aziendak), eta animaliak loteka erregistratzen direnak (gainerako espezieak).

Nukleo zoologikoen erregistroa

Helburua du animaliak eduki, mantendu, hazi edo saltzen dituen edozein zentro, denda edo instalazio mota erregistraturik edukitzea eta baimentzea, jarduera nagusia izan ala ez eta helburu komertziala izan ala ez.

Abereen Kanpo Merkataritza (CEXGAN)

CEXGAN tresna telematiko bat da eta aukera ematen du animalia biziak, animalia jatorriko produktuak, gizakien kontsumorako nahiz animaliak elikatzeko animalia jatorria ez duten produktuak, eta maskotak atzerriko herrialdeetara edo herrialdeetatik esportatzeko eta inportatzeko.