943 112 987
Abeltzaintzaren sektoreko produktuen ekoizpen eta merkaturatze baldintzetan gardentasun sistema batzuk bermatzeko beharrak ekarri zuen animaliak eta abeltzaintza ustiategiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat sortzea. Sistema hori, animalien mugimenduen jarraipen eta kontrolarekin batera, ezinbesteko tresna bihurtu da animalien osasunaren, abeltzaintzaren sektoreko antolamenduaren eta elikagaien segurtasunaren arloetan politika eraginkorrak bultzatzeko.
Hainbat plataforma sortu dira horretarako, eta aukera ematen dute animalien osasunaren arloan, elikagaien arloan eta, oro har, abeltzaintzaren arloan arau eta antolaketa egokiak edukitzeko, nahitaezkoak diren erregistroak ongi dokumentatu eta eguneratuta edukiz.
Izapide hau bideratuta dago bere abereak edo abereetako batzuk larre komunaletara eramaten dituzten abeltzain baimenduei.
Ardi eta ahuntz aziendaren sektoreko produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintzetan gardentasun sistemak bermatzeko beharrak, ardi eta ahuntz espezieko animaliak eta abeltzaintza ustiategiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat sortzea eragin zuen.
Izapide honen bidez espezie hauen kudeaketa egin dezake beharra duen abeltzainak.
Dokumentuak egiaztatzeko zerbitzua.
Izapide hau behi azienda duten abeltzainei zuzenduta dago, eta aukera hauek ditu:
Osatu beharreko dokumentua, transhumantzia-plan bat erregistratzeko BKEan edo erlezaintza-elkartean (GEE, Eztiko) aurkezteko.
Nahitaezkoa da lehen mugimendua baino 7 egun lehenago aurkeztea.
Erregistratu ondoren, plana GFAko zerbitzu eskudunak onartu beharko du, transhumantzia-gidak egin aurretik.
Ustiategien titularrek agintaritza eskudunei egin behar diote aitorpen hau, sektore bakoitzeko xedapen espezifikoei jarraikiz.
Izapide hau bideratuta dago txerriak, untxiak, etxeko hegaztiak, erleak, larrugintzako espezieak edo ehiza larrikoak ekoizpeneko animaliak bezala hazten edo gizentzen dituzten abeltzainei.
Izapide hau zaldi aziendak dituzten abeltzainei zuzenduta dago, eta aukera hauek ditu: