- gipuzkoa
- Ekonomia Sustapena
- Programak eta laguntzak
- Ekintzailetza
Ekintzailetza
Gipuzkoako Foru Aldundiaren xedea da ekintzailetza aintzat hartzen eta balioesten duen gizarte batean bizitzea, hura ekonomia eta gizartea eraldatzeko benetako palanka izan dadin, balioak eta jarrerak bultzatuko dira (sormena, tolerantzia, aurrera egin nahia, arriskuak hartzea, jakin-mina, aldaketa eta aniztasuna onartzea, ikasteko grina, eta abar), eta enpresa proiektu berri, aurreratu eta bideragarriak garatzeko konpromisoa hartu duten pertsona eta enpresei sostengua emango zaie proiektu horien fase guztietan.
Hori dela eta, zenbait neurri hartu nahi dira: batetik, barne ekintzailetzaren bidez enplegua (autoenplegua barne) sortzen duten enpresa eraginkor eta efizienteak sustatzeko, enpresa berriak sortzeko eta garatzeko (spin-off-ak, azelerazio prozesuak, balio erantsi altuko negozioak garatzeko laguntza, etab.). Eta bestetik, hezkuntza sistema osoan ekintzailetzaren kultura sustatzeko.
Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekosistema ekintzaile bat garatu nahi du, ezaugarri hauekin:
- Politikak, zerga-sistema eta administrazioa, merkatuak, azpiegiturak, lidergoa, babes eta laguntza elementuak integratuko ditu.
- Ideia berrien garapena eta ideia horiek enpresa bideragarri bilakatzea modu azkarragoan ahalbidetuko du. Oinarrian bide-orri bat egongo baita honako hauek sustatuko dituena: enpresa-kontzientzia, enpresa-trebetasunen garapena, aukeraren ebaluazioaren eta aitorpenaren ideia, eta negozioen garapena; betiere enpresa-sorreraren faserik kritikoenetan eta lehen finkatze fasean jardunez. Ekintzailetza kultura sustatzea.
- Kultura ekintzailea sustatzen lagunduko du. Eskuratzea eta garatzea aldaketa gaitasunari lotutako konpetentziak, norberaren ideien esperimentazioari loturikoak eta irekitasun eta malgutasun handiagoz erantzuteari loturikoak.
Programak eta laguntzak
-
TXEKIN programaEnpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea
-
EMAKUME EKINTZAILEAEnpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza ematea.
-
OTEB:TXEKINTEKGipuzkoako enpresen sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzea, eraldatzeko duten gaitasunaren eta balio erantsiaren arabera, eta aintzat hartuz, bereziki, enplegu berdea eta ekonomia zirkularra bultzatzen laguntzen duten horiek ekimen pertsonalaren ondorio izan.
-
OTEB:BARNETEKINGipuzkoako enpresen sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzea, eraldatzeko duten gaitasunaren eta balio erantsiaren arabera, eta aintzat hartuz, bereziki, enplegu berdea eta ekonomia zirkularra bultzatzen laguntzen duten horiek barne ekintzailetza korporatiboaren ondorio izan.
-
EKINTZAILETZAREN BALORIZAZIOA SOZIALAEkintzaileen eta ekintzailetzaren inguruko trebakuntza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala laguntzeko jarduerak
-
INKUBATEGIAKGipuzkoako eskualdeko ekintzailetzarako ekosistema indartzeko programa
-
AUTOENPLEGUA HOMOLOGAZIOAEnpresak sortzeko prozesuetan konprometitutako pertsonei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuak ematen dituzten entitateen eta profesionalen homologazioa
Intereseko informazio gehiago
Dokumentuak
- Gipuzkoako Ekintzailetza-jardueraren 2021-2022ko diagnostikoa
- Gipuzkoako Ekintzailetza-jardueraren 2020-2021eko diagnostikoa.
- Global Entrepreneurship Monitor. CAPV 2015
- Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde arteko Plana
Estekak
- Global Entrepreneurship Monitor-GEM
- Dirección General de Industria y de la pequeña y mediana empresa
- Saiolan - Berrikuntzarako eta empresa garapenerako zentrua
- BIC Gipuzkoa - Berrikuntzarako eta empresa garapenerako zentrua
- Enpresa-garapenerako euskal agentzia
- ELKARGI elkarrekiko garantia elkartea
- BIDERAGARRITASUNAPLANA Aplikatiboa
- Gipuzkoako Bazkundea- Gipuzkoako Enpresa Leihatila