ENERGIA-KOMUNITATEAN SORTZEKO DINAMIZAZIO PROZESUAK

 

Zerbitzu hau OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren laguntzaren esparruan, energia-komunitate bat eratu aurreko fasean laguntza emateko diseinatu da. Komunitatearen lehen bultzadarako tresna da, Gipuzkoako lurraldean energia komunitate berriak sortzea azken helburu duena.

Doako zerbitzu honen onuradunak tokiko erakundeak eta baita beste mota bateko eragileak ere izan daitezke, hala nola, pertsona taldeak, enpresak, elkarteak, etab. beti ere euren udalerri, auzo, industrialde edo eremu geografikoan energia komunitatea bultzatzeko interesa badute.

Eskaintzen den zerbitzua elkarren segidako eta dinamikoak izango diren 3 saioz osatuta dago eta prozesua amaitzerakoan  hurrengo urratsak definitzen dituen bideorriaren entrega egingo da. Prozesuaren arrakasta bermatzeko, difusio egiterakoan eskatzailearen inplikazioa garrantzitsua izango da eta horretan ahalegina egitea eskatuko da.

Eskaera egiteko, beheko formularioa bete behar da. Eskaera jaso bezain laster OTC-GEEB Bulegoa eskatzailerarekin harremanetan jarriko da zerbitzua martxan jartzeko.

Informazio gehiagorako, kontsultatu hurrengo informazio eskuorria.

Prozesuak bukatuta egon beharko du abenduaren 15a baino lehen // Ez da eskaerarik onartuko 2025eko abenduaren 15a baino gehiago luzatuko direla aurreikusten den prozesuetarako.

Formulario honen helburua da dinamizazio-zerbitzurako izena emateko eskaerak jasotzea, eta parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen interesari eta beharrei buruzko oinarrizko informazioa biltzea.


Inprimakia betetzeak 5 minutu besterik ez dizkizu kenduko.

Entitate eskatzailearen datuak

Udal baten edo entitate publiko baten ordezkaria baldin bazara

 

Pertsona talde bat edo elkartea bazara