Atzealdea #HUBemprendedorAs: bueltan da emakume-talentu ekintzailearen elkarlan-espazioa

#HUBemprendedorAs: bueltan da emakume-talentu ekintzailearen elkarlan-espazioa

Datorren urriak 11n #HUBemprendedorAs-en denboraldi berriaren lehen topaketa ospatuko da, Donostiako Impact Hub-ean (Tabakalera).

-ren irudia
 #HUBemprendedorAs: bueltan da emakume-talentu ekintzailearen elkarlan-espazioa

Espazio honetan talentu ekintzaile femeninoak esperientziak partekatzeko eta harreman profesionalak finkatzeko aukera dauka, beti ere konfiantzazko giro batez baliatuta.

Denboraldian zehar ekintzailetza HUBean emango den prestakuntza-, networking eta elkarlan- ildoa aurkeztuko da. Gainera, parte-hartzaileei animatuko zaie euren proiektuari buruzko aurkezpen motz bat presentatu dezaten, eta modu honetan komunikazioa aktibatzeko.

Azken finean, #HUBemprendedorAs espazioan emakumeek beste emakume-ekintzaileekin euren talentua partekatu, egin dezaketen ekarpena eskaini eta sinergiak eta harremanak sortzeko aukera dute, beste gauzen artean.