Atzealdea “Sinisten badugu… sortuko dugu”: XIII. Euskadi-LH Ekintzailetza Sariak

“Sinisten badugu… sortuko dugu”: XIII. Euskadi-LH Ekintzailetza Sariak

Ekainak 20an XIII. Ekintzailetza Sarien ematea ospatu zen Iurretako LHIIn, “Sinisten badugu… sortuko dugu” lelopean. Hauen helburua euskal Lanbide Heziketa zentroetan (LH) ezarritako ekintzailetza programa bakoitzeko proiekturik hoberenak goraipatu eta aintzatestea da.

-ren irudia
 “Sinisten badugu… sortuko dugu”: XIII. Euskadi-LH Ekintzailetza Sariak

Zehazki, proiektuok honako hauek dira:

- Urratsbat. Ikasleriari euren enpresa propioa sortzen eta garatzen laguntzeko, LH zentroetan sortu ziren 102 enpresetatik 7 saritu ziren.

- Ikasenpresan. Urratsbat programaren aurretik eman behar den pausua da, eta kultura ekintzailea sustatzea bilatzen du. 890 proiektu aurkeztu ziren eta 6 saritu ziren.

- Irekin. Irakaslerian ekimen ekintzailea sustatzea bilatzen du, eta, aldi berean, LH zentroek aurkeztu zituzten 36 jardunbide egokietatik hoberenak saritzea.

Ekitaldira ehun pertsonatik gora joan ziren, ikasleria, irakasleria eta enpresari berrien artean, eta guztira sarietan 66.000€ eman ziren enpresa saridunei, jardueraren abiaraztean sortzen diren lehen gastuei aurre egiteko.