Atzealdea “Zergak, zertarako?” ikasgeletatik ikasi

“Zergak, zertarako?” ikasgeletatik ikasi

2017-2018 ikasturtetik hasita, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak heziketa zibiko-tributarioko programa bat sustatzen dute, ekonomia eta fiskalitatearen inguruko oinarrizko ezaguerak gazteenen artean zabaltzeko helburuarekin.

-ren irudia
 “Zergak, zertarako?” ikasgeletatik ikasi

DBHko 4. mailatik aurrerako ikasleei zuzenduta dago, eta bertan, besteak beste, euskal zerga-sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzen dira, Administrazioak bildutako diruarekin ematen dituen zerbitzu publikoak identifikatzen dira, eta ikasleen artean zerga-kontzientziazio handiagoa bultzatzen da.

Programak lau hezkuntza-ildo mota ditu: 4 saiokoak, 7 saiokoak eta 10 saiokoak eta ibilbide-mistoa. Gauzak horrela, 2019ko ekainaren 26ra arte, 165 zentrok parte hartzen dute programan, horietatik 66 Gipuzkoakoak, eta 2021era arte jarraitzea aurreikusten da.