Atzealdea Zerbitzu aurreratuak Gipuzkoako hamar enplegutik bat dira

Zerbitzu aurreratuak Gipuzkoako hamar enplegutik bat dira

Zerbitzu aurreratuak dira informazio- eta komunikazio-jarduerak, finantzak eta aseguruak eta zerbitzu profesionalak, zientifikoak eta teknikoak. Afiliazio-datuetatik abiatuta (Gizarte Segurantza), ikusten da:

-ren irudia
 Zerbitzu aurreratuak Gipuzkoako hamar enplegutik bat dira

-Hamar pertsonatik batek zerbitzu aurreratuetan egiten du lan Gipuzkoan. Tasa hori handiagoa da Euskadin (% 10,7) eta Estatuan (% 11,5).
-Hiru esparruetan gora egin du zerbitzu aurreratuen ekarpenak, eta ibilbide positiboarekin, pandemia gorabehera.
-Gipuzkoa EAEko enpleguaren % 31 da zerbitzu aurreratuetan, eta hori enplegu osoari egiten dion ekarpena baino zertxobait txikiagoa da (% 33).
-Zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoetako enplegua Gipuzkoako zerbitzu aurreratuetako enpleguaren % 63,5 da, Euskadin (% 58,9) eta Estatuan (% 57,5) lortutako pisua gaindituz.
-Alderik handiena informazioan eta komunikazioan ikusten da, pisu txikiagoa baitu Gipuzkoan (% 18,2) Euskadin (% 24,6) eta Estatuan (% 32,7) baino.