Atzealdea Emakume erreferenteak ezagutarazteko aplikazioa

Emakume erreferenteak ezagutarazteko aplikazioa

EmariAPP Kalakak garatutako aplikazio bat da, hainbat eremutako emakume erreferenteak (zientzialariak, kirolariak, giza eskubideen aldeko ekintzaileak…) ezagutarazteko, haien ekarpenari balioa emanez eta emakumeen ahalduntzea bultzatuz.

-ren irudia
 Emakume erreferenteak ezagutarazteko aplikazioa

Jolas hau emakume erreferente baten nortasuna asmatzean datza, bere bizitzaren inguruko hainbat pista edo mugarriren bidez eta minutu eta erdiko denbora-tartean. Egunero, emakume desberdin bat sartzen da, eta puntuak metatzen dira; horren bidez, hileko sailkapen bat eratzen da.

Aplikazioa 2023ko otsailean jarri zen abian eta dagoeneko 1.800 erabiltzaile baino gehiago ditu.
 

Eranskinak