Atzealdea Beasaingo DBH 2ko ikasle-talde bat saritua izan da kimikaren esparruko lehiaketa batean

Beasaingo DBH 2ko ikasle-talde bat saritua izan da kimikaren esparruko lehiaketa batean

Berriki, aurten Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea dela eta, Beasaingo La Salle-San José zentroko DBH 2ko ikasle talde batek lehen saria irabazi zuen, efemeride horren harira Kimikako Fakultateak antolaturiko lehiaketan.

-ren irudia
 Beasaingo DBH 2ko ikasle-talde bat saritua izan da kimikaren esparruko lehiaketa batean

Proiektu irabazlea, “Taulanklika” izena duena, taula periodikoaren errepresentazio batean datza, non elementu kimiko bakoitza adierazten den dagokion letra edo letrekin eta letra hauen ilustrazio batekin -elementu kimikoari buruzko informazioa bilatuz eta euren begi-bistako ezaugarriak esplikatuz (erabilera, aurkikuntza urtea, etab.)-.

Sariaren ematea EHUren Kimikako Fakultatean (Donostia) egin zen, eta laborategi kit bat eman zitzaien bertan, esperimentu zientifikoak burutzeko nanoteknologiaren esparruan. Gainera, ekitaldiari esker ikasleak fakultatera joateko aukera izan zuten eta, modu honetan, zientzia gazteei hurbilaraziz.