Atzealdea Bizitzan zehar ikastea, hobeto eta denbora gehiagoz lan egiteko

Bizitzan zehar ikastea, hobeto eta denbora gehiagoz lan egiteko

"Zahartzea, produktibitatea eta lan-egoera" adinak pertsonen gaitasunetan eta trebetasunetan duen eragina aztertzen du, PIAACek (Pertsona helduen gaitasunak ebaluatzeko programa, ELGA) eta Lan Baldintzen Inkestak (Eurostat) emandako informazioan oinarrituta.

-ren irudia
 Bizitzan zehar ikastea, hobeto eta denbora gehiagoz lan egiteko

Emaitzek honako hau adierazi dute:

  • Adinarekin zenbait trebetasun hobetzen dira, hala nola plangintza, egoeren kudeaketa eta abar, baina beste gaitasun kognitibo batzuk galtzen dira.
  • Irakurriaren ulermenaren eta zenbakizko gaitasunaren trebetasunen narriadura, 50 urteko eta gehiagoko taldearentzat, edozein hezkuntza-mailatan.
  • Ikasten eta lanean jarraitzearen garrantzia, ikasteko gaitasunari eta lortutako trebetasunei eusteko.
  • Prestakuntza-prozesuetan (mintegiak, tailerrak, ikastaroak …) parte hartzen duten pertsonek inplikazio eta motibazio hobea dute.

Aipatutako gomendioen artean, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren garrantzia (profesionala) eta karrera profesionalak bereziki prestakuntza-maila txikiagoa duten pertsonentzat egokitzeko beharra aipatzen dira.