COVID-19: etxetik irakatsi eta ikasi, irakasleek eta ikasleek partekatzen duten erronka
covid-19aren inpaktua arintzeko neurri azkarrenen artean, hezkuntza-jarduerak bertan behera uztea nabarmentzen da. Eusko Jaurlaritzak pasa den martxoaren 13an ikastetxe guztiak ixteko agindua eman zuen, haurtzaindegietatik unibertsitateetara, eta irakaskuntza ikasgeletatik mundu digitalera pasa zen.
- 42

Egoera hau erronka handia izaten ari da irakasleentzat, eskolak emateko modua aldatu behar izan dutelako, eta ikasleentzat, berriz, on line ikastea izango delako erronka nagusia.
Hasiera "behartua" izanik ere, ezagutza transmititzeko aukerak biderkatzen dituela onartzen da, eta elkarlaneko irakaskuntzaren potentziala garatzen du –Irakasle/ikasle konexio globala eta "neurrira egindakoa"–. Bi faktoreek hezkuntza eraginkorragoa eta ikasleen prestakuntza-beharretara hobeto egokitua izaten laguntzen dute.