Atzealdea Donostiak Berrikuntzaren Astearen IX. edizioa hartuko du

Donostiak Berrikuntzaren Astearen IX. edizioa hartuko du

Donostiak Berrikuntzaren bederatzigarren Astea, Donostia WeekINN, hartuko du urriaren 22tik 28ra Donostiako Sustapenak antolatuta. Beste urrats bat da Donostiak garapen zientifikoaren alde egin duen apustuan, zientziaren eta berrikuntzaren hiriburu gisa duen posizioa sendotzeko helburuarekin.

-ren irudia
 Donostiak Berrikuntzaren Astearen IX. edizioa hartuko du

Programak ponentzia-aukera zabala, zientzia- eta teknologia-zinemaren jardunaldiak eta STEM bokazioak bultzatzera bideratutako ekitaldiak biltzen ditu. Gainera, Zientzia eta Berrikuntzari buruzko kongresua egingo da, hiriko ekosistema zientifikoko eragile nagusiak bilduko dituena.

Berrikuntzaren Astean zehar, azken 25 urteetan Donostian zientziak izan duen bilakaerari buruzko erakusketa bat egongo da zabalik.
 

Eranskinak