Atzealdea EHUk 8.600 irakasgai modu ez presentzialean ebaluatu ditu EHU edonondik/ebaluazioa-ri esker

EHUk 8.600 irakasgai modu ez presentzialean ebaluatu ditu EHU edonondik/ebaluazioa-ri esker

Osasun krisia hasi zenetik, irakaskuntzak eraldaketa handia izan du modalitate presentzialetik ez-presentzialera igaroz, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ere aldaketa hori egin du.

-ren irudia
 EHUk 8.600 irakasgai modu ez presentzialean ebaluatu ditu EHU edonondik/ebaluazioa-ri esker

Guztira 43.000 ikaslek jaso dituzte online eskolak, eta irakasleek hainbat prestakuntza-jardueratan parte hartu dute, eskura dituzten baliabide guztiak ezagutzeko eta ahalik eta azkarren beren irakaskuntzan aplikatzeko.

Online irakaskuntzara eginiko jauziaren bidez, ebaluazio-politika ere egokitu da; izan ere, graduko 8.629 irakasgai modu-ez presentzialean ebaluatu dira, horrek 2019-2020 ikasturteko ebaluazioak berme osoz amaitzea ahalbidetu duelarik.