Atzealdea Emakumeen hezkuntza-mailak, ba al du eraginik ugalkortasunean?

Emakumeen hezkuntza-mailak, ba al du eraginik ugalkortasunean?

Orokorrean, hezitako emakumeek seme-alaba gutxiago dauzkate. Izan ere, korrelazio negatibo sendoa dago emakumeen eskolaratzearen eta ugalkortasunaren artean.

-ren irudia
 Emakumeen hezkuntza-mailak, ba al du eraginik ugalkortasunean?

Hala ere, hau ez da berbera herrialde eta emakumeen hezkuntza-maila guztietan (hots, honen interpretazioa ez dago argi).

Emakume hezituen ugalkortasun erabakian eragiten duten mekanismoak hiru dira:

  • Euren diru sarrerak altuagoak dira eta altuagoak dira irabazteaz utziko dituzten sarrerak. Ondorioz, seme-alaba gutxiago izatera eramaten dituzte.
  • Hezkuntzak eragin positiboa dauka osasunean eta honek erditzekoan prestatuagoak egotea dakar eta, biziraupen tasa altuagoarekin, seme-alaba gehiago edukitzeko desira gutxitzen du.
  • Hezkuntzaren eraginaren ondorioz, emakumeak antisorgailuen erabilpenean trebatuagoak egotea dakar.

Mekanismo hauetako bakoitza bizitako baldintza indibidual, instituzional eta herrialde mailakoen araberakoa da. Gainera, bere garrantzia erlatiboa aldatu daiteke herrialde baten garapen ekonomikoaren prozesuan zehar.