Atzealdea Etorlan prestakuntza-orientaziorako webguneak 660 bisita izan zituen egunero 2022an

Etorlan prestakuntza-orientaziorako webguneak 660 bisita izan zituen egunero 2022an

Etorlan Adegik sustatutako webgunea da, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Sailaren (GFA) laguntzarekin. Euskadiko unibertsitateko eta LHko prestakuntza-eskaintzari (titulazioak, edukiak, konpetentziak eta lan-baldintzak) buruzko informazio zehatza jasotzen du, ikasleei, familiei, irakasleei eta orientazioko langileei zuzendua.

-ren irudia
 Etorlan prestakuntza-orientaziorako webguneak 660 bisita izan zituen egunero 2022an

2021eko ekainean argitaratu zen, eta 130.000 bisita izan zituen urte horretan; 2022an 239.700 bisita izan dira, hau da, ia 660 bisita egunean; azaroan eta abenduan 1.000 izan ziren.

Gehien bisitatu diren atalak izan dira titulazio-bilatzailea, 'Zure profila aztertu' eta 'Esperientziak', non bideoen bitartez gazteek ikasi dutena eta gaur egun duten enplegua kontatzen duten.
 

Eranskinak