Atzealdea Gazteentzako finantza-hezkuntza: kudeaketa segurua eta arduratsua

Gazteentzako finantza-hezkuntza: kudeaketa segurua eta arduratsua

Global Money Week ekimenak 12. edizioa ospatuko du (martxoak 18-24), gazteen finantza-ezagutzak bultzatzean oinarrituta. "Babestu zure dirua, ziurtatu zure etorkizuna" lelopean, diruaren kudeaketa segurua eta finantza pertsonalen ikuspegi arduratsua eta informatua lantzen ditu.

-ren irudia
 Gazteentzako finantza-hezkuntza: kudeaketa segurua eta arduratsua

Finantza-iruzur eta -maulei lotutako arriskuak azpimarratzen ditu (phishing, money muling), bai eta datuen pribatutasunarekin lotutako arriskuak ere (identitatea usurpatzea). Uste da gazteak bereziki kalteberak direla, arlo horretan duten ezagutza eta esperientzia faltagatik.

Programak aurrez aurreko ekintzak (bisitak, azokak, talk show-ak...) eta online bidezkoak (jokoak, bideoak...) biltzen ditu. 2012tik, 176 herrialdetako 60 milioi gaztek baino gehiagok parte hartu dute.