Gipuzkoa Talent: profesionalak eta enpresak konektatzea
Gipuzkoa Talent (abenduak 26) izango da berriro ere euren karrera atzerrian garatzen ari diren Gipuzkoako profesionalen eta lan erronka erakargarriak eskaintzen dituzten Lurraldeko enpresen arteko topagunea.
- 37

Foroa Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu du, eta formatu presentziala berreskuratuko du, pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten bi urte ondoren. Reale Arenan izango da.
44 enpresa eta I+G zentrok baieztatu dute parte hartuko dutela: ABC Compressors, Ampo S. Coop., CAF, Cyber Surgery, Egile, Fagor Ederlan, Ibermatica, Jema Energy, Orbea, Plastigaur, Salto Systems. Uvesco, Vicomtech, VIVEbiotech, besteak beste.