Atzealdea Gipuzkoak du teknologia-enpleguaren ratiorik altuena

Gipuzkoak du teknologia-enpleguaren ratiorik altuena

Teknologia-enpleguaren maparen arabera (Cotec), Gipuzkoak du teknologiako enpleguaren pisu handiena: bere enpleguaren % 12 da, EAEn eta Estatuan, aldiz, % 9,8 eta % 7,7, hurrenez hurren.

-ren irudia
 Gipuzkoak du teknologia-enpleguaren ratiorik altuena

Europako alderaketan, halaber, Gipuzkoaren posizio nabarmena berresten da, EB-27ko (% 10,7), Frantziako (% 7,2) eta Suediako (% 10,3) enplegu teknologikoaren ratioa gaindituz, eta Alemania bezalako herrialde liderretatik gertu (% 13,4).

Gipuzkoaren posizio nabarmen hori industriaren garrantzian -teknologiako sektore intentsiboena- eta pertsonen errenta-mailan (balio erantsi handiko enpleguarekin lotuta) oinarritzen da batez ere, bi elementu horiek gakoak izanik txosten honen arabera.