Atzealdea Gipuzkoako bost ikastetxe, Lanbide Heziketako Estatuko Bikaintasun Sarean

Gipuzkoako bost ikastetxe, Lanbide Heziketako Estatuko Bikaintasun Sarean

Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sareak 66 ikastetxe biltzen ditu, eta Euskadik dituen 6etatik 5 gipuzkoarrak dira: Don Bosco (Errenteria), Miguel Altuna (Bergara), Easo Politeknikoa (Donostia), Tolosaldea (Tolosa) eta Usurbil LHII.

-ren irudia
 Gipuzkoako bost ikastetxe, Lanbide Heziketako Estatuko Bikaintasun Sarean

Sare honek eskaintza sektore estrategikoetara (IKT, energia berriztagarriak, automobilgintza, osasuna, fabrikazio automatizatua, etab.) bideratzen duten ikastetxeak aintzatesten ditu, eta ekosistema berritzaileen sustatzaile eta ikerketa- eta ekintzailetza-inguruneen sortzaile gisa jarduten dutenak.

Gainera, ikastetxe bikain horiek etengabeko eraldaketagatik -digitala eta metodologikoa-, premia eta profil berriak hautemateko egiten duten lanagatik eta prestakuntza-eskaintzaren curriculuma berrikusteko lankidetza-maila handiagatik nabarmentzen dira.