Atzealdea Gipuzkoan lan egiten duten pertsonak, zahartzen doaz: batez besteko adina 45 urtekoa da (2021)

Gipuzkoan lan egiten duten pertsonak, zahartzen doaz: batez besteko adina 45 urtekoa da (2021)

2017-2021 artean, Gipuzkoan lan egiten duten pertsonen batez besteko adina 44 urtetik 45era igaro da (eta oso antzekoa sexuaren arabera).

-ren irudia
 Gipuzkoan lan egiten duten pertsonak, zahartzen doaz: batez besteko adina 45 urtekoa da (2021)

Adierazle honek langileen zahartze progresiboa erakusten du: adinaren araberako egiturak erretiroa har lezakeen proportzioa aurreratzen du. Xehetasunean (bost urteko adin-taldeak):

 

-55 urteko eta gehiagoko taldea guztizkoaren % 21,4 da, joera gorakorrarekin; aldiz, gazteen taldea (30 urtetik beherakoak) % 12 da. Ordezkapena?

- 40-49 urteko taldea (% 16,1), 50-54 urtekoa (% 14,5) eta 55-59 urtekoa (% 12,6) dira ugarienak. Hiru talde horiek 1961 eta 1980 bitartean izandako jaiotza-tasaren igoera islatzen dute. Hurrengo erretiroak, epe ertain eta luzera?