Atzealdea Graduatu eta bost urtera, euskal unibertsitateetako hamar tituludunetatik bederatzi lanean

Graduatu eta bost urtera, euskal unibertsitateetako hamar tituludunetatik bederatzi lanean

Unibertsitate-tituludunen laneratzeari buruzko inkestak (EIN) graduatutako pertsonen lan-egoera erakusten du 2014 eta 2019an. Emaitzak aztertzean kontuan hartu behar da lan-merkatuak bi urteetan duen egoera desberdina. Horrela, euskal unibertsitateetan:

-ren irudia
 Graduatu eta bost urtera, euskal unibertsitateetako hamar tituludunetatik bederatzi lanean

-2019an % 89,3k graduatu eta 5 urtera lan egiten du, 2014ko ehunekoa gaindituz (% 78,5; +10,8pp).

-Behera egiten du langabe (% 16,0tik % 5,9ra) eta ez-aktibo (% 5,5etik % 4,8ra) daudenen kopuruak.

-Emakumeen laneratze-tasa baxuagoa da (% 88,6,   % 90,2ren aldean), baina bilakaera hobea du (+11,3pp emakumeak; +9,9pp gizonak).

2014 eta 2019 bitartean, Estatuko unibertsitate guztiek enplegagarritasun-ratioa hobetu dute. Zehazki, euskal unibertsitateek Estatuko batez bestekoa gainditzen dute, baina Katalunia, Errioxa eta Nafarroako unibertsitateek ratio hobeak dituzte.