Atzealdea Pertsonak prestatu behar dira elkar konektatutako eta askotariko mundu batean bizi daitezen

Pertsonak prestatu behar dira elkar konektatutako eta askotariko mundu batean bizi daitezen

PISA 2018 txostenak (VI. bol.) lehen aldiz aztertzen du nerabeen gaitasuna elkar konektatutako eta askotariko mundu batean bizitzeko. Hainbat alderdi lantzen dira: besteekin elkarreraginean aritzea, ikuspuntu desberdinak ulertzea eta balioestea, beste kultura batzuekin jardutea eta ongizate kolektiboa hobetuko duten ekintzetan parte hartzea.

-ren irudia
 Pertsonak prestatu behar dira elkar konektatutako eta askotariko mundu batean bizi daitezen

Euskadik 515 puntuko puntuazioa lortu du gaitasun horiek laburbiltzen dituen adierazlean, ELGAko herrialdeen batez bestekoa gaindituz (499 puntu) eta Espainiaren emaitza antzekoa lortuz (512 puntu).

Txostenean gaitasun horiek trebatzeko beharra  adierazten da, bai eta hezkuntza-programetan ikuspegi hori zeharka barneratzea ere.