Atzealdea LH prestakuntza erakargarria da (enplegagarritasuna), Gipuzkoan presentzia handia duena

LH prestakuntza erakargarria da (enplegagarritasuna), Gipuzkoan presentzia handia duena

Lanbide Heziketa gero eta erakargarriagoa da, lanera bideratzen baita eta enplegagarritasun altua baitu. Hala, Gipuzkoan matrikulazioak gora egin du etengabe, horren erakusle izanik:

-ren irudia
 LH prestakuntza erakargarria da (enplegagarritasuna), Gipuzkoan presentzia handia duena

- 20/21 ikasturtean 14.929 pertsona matrikulatu dira eta joera gorakorrari eusten dio 2003-04 ikasturteaz geroztik.

- Bi herenek goi-mailako LH aukeratzen dute, eta heren batek, erdi-mailako LH.

- Soilik heren bat dira emakumeak, eta heziketa-ziklo jakin batzuetan kontzentratzen dira: irudi pertsonala (% 96), ehungintza, jantzigintza (% 92), osasuna (% 77). Ia presentziarik gabe ziklo "industrialetan": fabrikazio mekanikoa (% 6) edo elektrizitatea (% 5).

- Gipuzkoak EAEko LHko matrikulazio osoaren ia % 40 hartzen du, azken urteetan bere pisua indartuz.

- Lanbide Heziketan graduatutako ikasleen okupazio-tasa % 86,1ekoa da Gipuzkoan, EAE osoan lortutakoa baino handiagoa (% 82,6).