Atzealdea Lanbide Heziketako hamar ikasle euskaldun, Spainskillsen sarituak

Lanbide Heziketako hamar ikasle euskaldun, Spainskillsen sarituak

Spainskills 2024 lehiaketaren edizio berria IFEMAn egin da (Madril, apirilak 9-13). Bi urtez behingo LHko lehiaketa da, eta fase autonomikoan sailkatutako ikasleak biltzen ditu (Euskoskills, Euskadin).

-ren irudia
 Lanbide Heziketako hamar ikasle euskaldun, Spainskillsen sarituak

29 kategoria dira, eta irabazleak Worldskills 2024 (Lyon, Frantzia) eta Euroskills 2025erako (Herning, Danimarka) sailkatzen dira.

Euskadi erkidego nabarmenetakoa izan da, 10 domina lortu baititu 9 kategoriatan: 7 zilarrezko domina (Mekatronika, Soldadura, Industria-kontrola, IKT sareko sistemen administrazioa, Okintza eta 3D animazioa eta jokoak) eta 3 brontzezkoak (Konponketa eta karrozeria, Ile-apainketa eta estetika).

Eranskinak