Atzealdea Ikaskuntza areagotu egiten da erakundeen dimentsioaren eta pertsonen lan-profilaren arabera

Ikaskuntza areagotu egiten da erakundeen dimentsioaren eta pertsonen lan-profilaren arabera

Gipuzkoako pertsona landunek (25-64 urte) bizitza osoan zeharreko ikaskuntza-jardueretan parte hartzeari dagokionez, honako hau ikusten da:

-ren irudia
 Ikaskuntza areagotu egiten da erakundeen dimentsioaren eta pertsonen lan-profilaren arabera

- Landunen % 51,6k ikasten du.

- Parte-hartzeak behera egiten du adinarekin, eta zertxobait handiagoa da emakumeen artean.

- Soldatapekoen (% 53,6) presentzia handiagoa da kooperatibisten (% 45) eta autonomoen (% 46,5) aldean.

- Parte-hartzea gorakorra da erakundeen tamainarekin (% 61,6; 100 enplegu eta gehiago).

- Lanbide-profil teknikoagoak eta kualifikazio handikoak dira gehien ikasten dutenak.

Emaitza horiek Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 74. txostenean aurkezten dira, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak babesten duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa-ildoaren barruan (GFA).