Atzealdea Lehen enplegua aurkitzeko gakoak

Lehen enplegua aurkitzeko gakoak

GazteUp jardunaldia egingo da gaur, gazteak eta enplegua oinarri hartuta, eta El Diario Vascok antolatuta, GFAren, Eusko Jaurlaritzaren eta Lanbideren laguntzarekin. VIII. edizio honetan, lehen enplegua aurkitzeko eta gazteen ibilbide profesionala hobetzeko prozeduretan orientatzeko gakoak izango dira ardatz.

-ren irudia
 Lehen enplegua aurkitzeko gakoak

Jardunaldian zehar mahai-inguru bat eta hiru ponentzia egingo dira: lan-merkatuarekiko (inter) komunikazioak duen garrantziari, edukien sorrerari (pertsonen profilak) eta hautaketa-prozesuetan parte hartzeko lagungarriak diren baliabideei buruz.

Gazteentzako ekimena da, enpleguaren erronkei aurre egiteko lagungarria, bai maila pertsonalean, bai lan-arloan, eta enplegua aktiboki eta modu eraginkorrean bilatzeko mekanismoak eskainiz.

Eranskinak