Atzealdea Parte-hartzea ikaskuntza jarraituan %15etik gorako balioetan egonkortu da Gipuzkoan

Parte-hartzea ikaskuntza jarraituan %15etik gorako balioetan egonkortu da Gipuzkoan

2014 eta 2017 artean, Gipuzkoak bilakaera positibo bat erakusten du ikaskuntza jarraituan parte-hartzen duen biztanleriaren ehunekoan (azken lau asteetan zehar). 2018an arinki murriztu bada ere (ehuneko -2,1 puntu), 2016tik aurrera %15etik gorako balioetan egonkortu da.

-ren irudia
 Parte-hartzea ikaskuntza jarraituan %15etik gorako balioetan egonkortu da Gipuzkoan

Bestalde, Gipuzkoak jarduketa hobea du hezkuntza eta prestakuntzaren beste alderdi batzuetan, Espainia eta EB-28arekin alderatuta (tentuz hartu beharreko emaitzak, ez baitira iturri beretik ateratako datuak).

 

Zentzu honetan, Gipuzkoako biztanleriaren %40,1ak goi mailako ikasketak ditu (ehuneko +8,6 puntu EB-28arekiko eta +3,7 puntu Espainiarekiko). Goresten da ere langileen eta langabetuen parte-hartzea ikaskuntza jarraituan (%21,5 eta %25,0, hurrenez hurren), Espainiarekin (%9,8 eta %11,4) eta EB-28arekin (%11,6 eta %10,1) alderatuz.