Udako ikastaroak (UPV/EHU): "ezagutzaren alde"
Aurten, UPV/EHUko Uda Ikastaroen 43. edizioa egingo da, eta helburua da gizarteak aurre egin beharreko erronka nagusiak ikusaraztea eta hausnarketa, eztabaida eta ezagutzaren transmisioa sustatzea, gizartean eragina sortuz.
- 47
![-ren irudia
Udako ikastaroak (UPV/EHU): "ezagutzaren alde"](/documents/7861841/8391650/presentacion-cursos-verano-2024_pie.jpg/819c604c-c464-01cc-9714-5ec13495eb89?t=1717739519180)
200 jarduera inguru programatu dira ekaina eta iraila bitartean, eta eskaintza zazpi multzotan egituratuta dago: Kultura eta Artea, Gizartea, Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia, Zuzenbidea, Osasuna eta Ekonomia eta Enpresa.
Ikastaro gehienak aurrez aurrekoak izango dira (Gipuzkoan: Donostia, Azpeitia, Beasain, Ordizia, Hondarribia eta Zaldibia) eta online zuzenean parte hartu ahal izango da.