Atzealdea Zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroa: lan-merkatuaren aurrean hobeto jarduteko

Zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroa: lan-merkatuaren aurrean hobeto jarduteko

Lan-merkatura sartzeko garaian zeharkako gaitasunek duten eta edukiko duten garrantziaren harira (trebetasun digitalak, jendaurrean hitz egitea, etab.) EHUk esparru honetan prestakuntza osagarriko ikastaro batzuk antolatu ditu aipaturiko esparru honetan.

-ren irudia
 Zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroa: lan-merkatuaren aurrean hobeto jarduteko

Ikastaroak marketin digitalaren, autolidergotzaren eta modu eraginkorrean komunikatzen jakitearen inguruan arituko dira. Hauek 25-30 pertsonako talde murriztuetan emango dira eta euskaraz, gazteleraz edota ingeleraz, kasuaren arabera.

Ikastaroak EHU/UPVko hiru Campusetan emango dira. Aldi berean, ikastaroak apirilaren lehen erdian garatuko dira, eta izen emateko epea martxoak 31an amaitzen da.