Atzealdea Zientzia eta ikerketa: erronka Euspot-2023 deialdian

Zientzia eta ikerketa: erronka Euspot-2023 deialdian

Euspotek euskarazko iragarkiak sortzea bultzatzen du, eta 12. edizioa aurkeztu du. Gaia: Zientzialari eta Ikertzaile izan nahi dut!. Aurkezteko epea maiatzaren 29an amaituko da, eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren babesa izan du (ZTBP 2030).

-ren irudia
 Zientzia eta ikerketa: erronka Euspot-2023 deialdian

Erronka da gazteriari zuzendutako iragarki bat sortzea (30 segundo), zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina piztuko dituena, STEM terminoaren barruan dauden edukiak hurbilduko dituena eta esparru zientifiko-teknologikoari lotutako garapen profesionalerako aukerak erakutsiko dituena.

Zalantzarik gabe, iragarki horiek tresna erakargarri eta bisual baliagarriak izango dira prestakuntza-ibilbideei buruzko erabakiak hartzeko (ikastetxeak, orientatzaileak, etab.).