Materialak aitzakia dira adingabeekin gaur-gaurkoak diren Sareari buruzko zenbait alderdi lantzeko. Solasa eta espiritu kritikoa sustatzea da horien helburua, hau da, irizpideak baino, gaiak mahai gaineratzeko dinamikak dira.
Materialak eta dinamikak hartzailearen arabera osatu dira, 4 taldetan: 10 urtetik beherakoentzat, 10-12 urtekoentzat, 13-18 urteko gazteentzat eta irakasle eta hezitzaileentzat. Haur eta gazteekin erabilera onaren gaia lantzeko honako materialak aurki ditzakezu:
Hala ere, banaketa hau orientagarria da, hezitzaile, irakasle edo interesa duen orok nahieran erabili ditzake materialak, adin-segmentu desberdinetan dauden materialak uztartuz.
Gai desberdinak landuko dira: zibereskubideak, youtuberra izatea zer den, eta bere alde onak eta arriskutsuak.