LURRALDEBUS

LURRALDEBUS

Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiak autobusez ematen duen hiriarteko garraio publikoko zerbitzua da, eta Gipuzkoako lurralde osoa elkarrekin eta hiru euskal hiriburuekin lotzen du, gipuzkoarren gizarte-kohesioan, lurralde-orekan eta mugikortasun jasangarrian laguntzeko helburuarekin. Lurraldebusek egunez egun lantzen duen erronka eta konpromisoa da hiriarteko garraio publiko kalitatezkoa, eraginkorra eta efizientea eskaintzea, herritarren eguneroko mugikortasun-premiei erantzungo diena, Gipuzkoako eskualde guztietako lantokira, ikastetxeetara, unibertsitate-campusetara, ospitaleetara eta kultura- eta kirol-ekitaldietara joan ahal izateko.

MUGI

MUGI

MUGI sistema Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA-ATTG) abian jarri duen tarifa-sistema bateratua da, Gipuzkoako garraiobide nagusietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko aukera ematen duena. Abantaila handiak ematen dizkie Gipuzkoako garraio publikoa erabili ohi duten pertsonei. Izan ere, ordainketa-euskarri batean eta zonakatze komun batean oinarritzen da, eta kostu bera bermatzen du garraiobide desberdinetan egindako ibilbideetan, erabilera-deskontuetan, transbordoetan eta kolektiboentzako hobarietan.

BIZIKLETAZ

BIZIKLETAZ

Bizikletaz webgunea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sortu du, bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria eta osasungarria sustatzeko. Hiriarteko mugikortasun ez-motorizatua eta ingurumenean eragin txikiena duten garraiobideak bultzatzen ditu.

Sailak bizikletaren eta foru bizikleta-bideen arloko eskumenak ditu. Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea planifikatzeaz, eraikitzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da, baita bizikleta eguneroko garraiobide gisa sustatzeko estrategiak diseinatzeaz eta garatzeaz ere.

TAKOGRAFO DIGITALA

TAKOGRAFO DIGITALA

Takografoa errepideko zenbait ibilgailutan instalatzen den kontrol-aparatu bat da, ibilgailuek ibilitako kilometroei eta haien abiadurari buruzko datuak eta gidarien jarduera- eta atseden-denborak modu automatikoan edo erdiautomatikoan adierazi eta erregistratzeko. Takografo analogiko zaharreko diskoen ordez, txip batean oinarritutako txartel adimendunak jarri dira egungo takografo digitalean. Txartel horiek gidatzeari buruzko informazioa gordetzen dute (denborak, abiadurak, etab.). Gainera, funtzio jakin batzuetarako sarbidea ematen dute, erabiltzailearen profilaren arabera (gidaria, enpresa, kontrol-zentroa edo lantegia).

GGA

GGA

GGA siglak Gidarien Gaitasun Agiriari dagozkio. Gidari profesional jakin batzuek Europar Batasun osoan nahitaezko prestakuntza berrirako eskatutako ikastaroak eta, hala badagokio, azterketak gainditu izanaren egiaztagiria da. Ziurtagiriarekin batera, lanbide-kualifikazioko txartel baten bidez dokumentatzen da GGA.