Oiartzunren arroa

Oiartzunren ezaugarri orokorrak

Oiartzun ibaiaren arroak 85,27 km²-ko eremua du, Gipuzkoan dabilen ibairik txikiena da. Aiako Harriko erliebe menditsuetan jaiotzen da, eta topografia malkartsua du goialdean. Erdialdetik aurrera maldak arindu egiten dira, eta uholde harana sortzen da. Pasaian itsasoratzen denean itsasarte dotorea, Pasaiako portua, osatzen du ibaiak.

Arro honetan, 75.000 biztanle pasa bizi dira. Batez ere, behealdean biltzen dira, eta horrek aldaketa garrantzitsu bat eragin du.

Oiartzunren uren kalitatea

Oiartzun ibaiaren goialdeak kalitate handiko ura du. Arditurri errekarekin bat egiten denean, kalitatea jaitsi egiten da; hori gertatzen da erreka horrek zink maila handiak daramatzalako, mea ustiategitik datozenak. Tarte baxuenak du kalitate txarrena, nahiz eta azken urteetan estuario osoan industria isurpenen saneamenduan eta arazketan inbertsio garrantzitsuak egin diren. Hurrengo urteetan hobetzen jarraitu beharko da.

Hala ere, arrain-hazkuntzaren komunitatearen egoera onargarria da, lau espezierekin: amuarraina, ezkailua, mazkarra eta aingira. Azkeneko urteetan izokin ale batzuk ere antzeman dira.

Oiartzunren hidrologia

Arro honek Urumeakoak baino prezipitazio gutxiago du (urteko 1905 mm), urteko 93 hm3-ko batez besteko emariak izan dituelarik, horrela 34,6 l/s/km2-ko emari espezifikoa ematen digu. Arroko udako emarien balioak oso handiak dira, horrek esan nahi duelarik landaretza eta lurzorua garatuak daudela. Arroko tenperatura 13,6º C ateratzen da eta lurrunketa urteko 853 mm.

Arroaren goialdeak plubiometria handia du, horrek emari espezifiko handiak ematen dituelarik. Udazkenaren azkenaldian eta neguaren hasieran euri ur ugari izan ohi da. Udan ere emariak oso handiak dira, 2,5 l/s/km2.