Guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna eraiki dezagun.

Oraintxe da unea gure gizartearen erronkak partekatzeko, herritarrek politikaren eta erakundeen aurrean agertzen duten urruntzerako eta interesik ezerako joera aldatzeko, herritarrak aintzakotzat hartzeko, eta Foru Aldundiaren proiektuetan inplika daitezen sustatzeko.

Politika da proposatzea eta entzutea. Foru Aldundian konpromiso publiko bat hartzen dugu gizartea zerbitzatzeko, herritarrek 2019rako aurrekontuetan parte hartuz: Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehen aurrekontu irekiak dira.

Oraintxe da unea Gipuzkoa hobe, indartsuago, zuzenago eta zureago bat eraiki dezagun. Orain, zeuk erabakitzen duzu zer politika eta zer proiektu nahi dituzun Gipuzkoarako.

Entzun egin nahi dizugu: ezagutu hemen Gipuzkoako 2019rako aurrekontu proiektua, eta erabaki zein proiektu eta ekimen diren interesgarrienak gure lurralderako.

Guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna eraiki dezagun.